Oskorrik dokumentu ezezagun bat topau dau Bilboko Rastroan
2008-06-06 15:49 MusikeaOskorrik oraintsu erosi dau Bilboko rastroan 1750. urte inguruko euskal kantu argitaratu bako bat, 10 koplakin eta partitura eta guzti.
Oskorrik oraintsu erosi dau Bilboko rastroan 1750. urte inguruko euskal kantu argitaratu bako bat, 10 koplakin eta partitura eta guzti. Dokumentua nahiko higatuta dago, Espainiako Biblioteka Nazionaleko paper ezezagun baten erretratua da, eta ‘Dringilin dron’ kantu ezagunaren sorburu eta orijinala izan daiteke, Pedro Ignacio de Barrutia eta Xabier de Munibe, Peñafloridako Kontearen garaitakoa eta alkarren arteko lotura izateko traza guztiak dituala.
Bien bitartean, Oskorri & The Pub Ibiltariaren aurtengo azken saioa bihar, bagilak 7, izango da Legutioko plazan, gaueko 22:00etan hasita.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!