Body, Mind & Soul musika talde afrikarra gure artean
2008-06-04 19:14 MusikeaBody Mind & Soul zuzenean:
- Bagilaren 5ean, Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko 20:00retan.
- Bagilaren 7an, Zarautzeko Munoa plazan, arratsaldeko 20:30retan.
- Bagilaren 12an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:00retan. - Bagilaren13an, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan.
Body Mind & Soul Ipar Malawi Afrikako sei lagunek osotutako taldea da, Davie Luhanga, Street Rar (kaleko arratoia) danen buru. ‘Souls of the Ghetto’ izenagaz egin zituan taldeak bere lehen pausuak, reggae musikea joten. 2005. urtetik aurrera bere sustrai malawiarrek erakarrita antolatu zan taldea, eta kideen arbasoen kulturea gure garaikoagaz partekatzeko garrantziaz ohartu zan. Eurek voodjaz esaten deutsen musika kontzeptu barria sortu eben molde askotako saioak egin ostean. Musika tradizionalaren eta jazzaren feelingaren arteko nahasketa mehea da, Malawiko iraganeko eta gure garaiko kulturen arteko zubi musikala. 2007ko maiatzean jaso eban taldeak nazinoarteko lehenengo saria, Music Crossroads Southern Africa Inter Regional Jaialdian (Zimbabwe) boto gehien jaso zituan taldea izan zanean. Sari honi esker Europan zeharreko lehenengo bireari ekingo deutsie aurtengo udan. Bagilean izango doguz gure artean. Berbaldiak be eskainiko ditue euren bizi esperientziak azaltzeko.
Egitaraua
- Bagilaren 5ean, Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko 20:00retan.
- Bagilaren 7an, Zarautzeko Munoa plazan, arratsaldeko 20:30retan.
- Bagilaren 12an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:00retan. - Bagilaren13an, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan.
BODY, MIND & SOUL dira: Davie Luhanga (Taldeko burua eta ahotsa), Lusungu Msonda (gitarra), McEwen Manda (bateria), Michael Lusale (Baxua), Mackson Banda (perkusinoa) eta Evans Makupe (teklak).
Music Crossroads Southern Africa Zimbabwe, Mozambike, Malawi, Tanzania eta Zambiako gazte musikariak bultzatzeko xedean, herri, nazio eta lurralde mailako jaialdi/lehiaketa sorta batean oinarritzen da.Ekimenak 15 eta 25 urte bitarteko musikari gazte afrikarrei euren musika arloko ahalmenak garatzeko aukerea eskaintzen deutse. Musika arloko profesionalen aholkuak eta ezagutzak egiten ditue bere, eta lanbidearen nondik norakoak ezagutzen ditue Music Crossroads jaialdian. Era berean, aukera guztiz egokia dabe beste gazte musikariak ezagutzeko, eskarmentu baliotsua eukiteko eta grabazinoak eta birak egiteko Europa, Asia eta Estadu Batuetan zehar.
Body Mind & Soul taldearen musikea entzuteko: http://gudanski.be/temp
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!