Ziortzako Kontzertuak musika jaialdiaren XX. edizinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-04-30 15:52   Musikea

Maiatzak 4, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25. Egun horreetan egingo dira kontzertuak bai Ziortzako Kolegiatan eta baita Markina-Xemeingo eleizan be.

Datorren maiatzaren 4an, Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarriko dau Antxinako Musika eta Musika Erlijiosoaren Bizkaiko Jaialdiaren hogeigarren edizinoa. Aurtengo edizinoaren barruan, genero horretako interprete esanguratsuak izango dira Ziortzako Kolegiatan eta Markina-Xemeingo eleizan maiatzaren 25eraino. Ekimena Bilbon aurkeztu dabe eta bertan izan dira Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura saileko foru diputadua, Alkarte Koraleko Iñaki Moreno eta Nuria Orbea sopranoa.

Ariztondoren arabera, Erdi Aroko, errenazimentuko eta barrokoko musikea zabaltzea helburu dauen Ziortzako Kontzertuen 2008ko edizinoak nazinoarteko talde edota bakarlari entzutetsuen emonaldiak kalidadezko euskal interpreteakaz nahastauko ditu.

2008ko ekitaldiak Abigail Lazkoz gaztearen laguntzinoa jaso dau. Lazkoz Ertibil-Bizkaia Arte Plastikoen Herriz Herriko Erakusketako irabazleen artean egon da eta berak diseinau dau musika entzunaldiak iragarten dituan kartela.

Aurreko urteetan legez, Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbo eta Ziortzako Kolegiata lotzen dituan autobus zerbitzu berezia jarriko dau garraiobide propiorik ez daben musika mueta horretako zaleentzat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu