Irrati komunitarioetako kazetarien esperientziak azalduko ditue EHUren ‘Euskadi-Kolonbia alkarlanean’ jardunaldian

Bizkaie! 2008-04-23 19:29

Jardunaldiaren helburua uritartasun kritikoa ahalbidetzen dituen komunikazino esperientzia ezohikoak aurkeztea da. Hitzaldietan irrati komunitarioetan lan egiten daben kazetariek parte hartuko dabe.

Euskadiko Elkarbidea GKEk eta Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeak eta Garapenerako Lankidetza Bulegoak antolatu daben ‘Euskadi-Kolonbia alkarlanean’ sentsibilizazino jardunaldia egingo da bihar, apirilak 24, goizeko 10:00etatik 14:00etara, EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzien Fakultadeko Gradu Aretoan (Leioa-Erandio esparrua).

Jardunaldiaren helburua uritartasun kritikoa ahalbidetzen dituen komunikazino esperientzia ezohikoak aurkeztea da. Hitzaldietan irrati komunitarioetan lan egiten daben kazetariek parte hartuko dabe. Kazetari horreek komunikazinoa erabilten dabe gizartea aldatu eta hezteko, baita bake eta alkarbizitza kulturea sustatzeko be.

EHUko iturriek adierazo dabenez, parte-hartzaileen artean izango dira Ivan Dario Chachin Irrati Komunitarioen Munduko Alkarteko Latinoamerika eta Karibeko prestakuntza arduraduna eta Gladys Herrera hezkuntza komunikazinoan aditua. Biak kolonbiarrak eta jardunaldiaren dinamizatzaileak dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu