Bidasoako XXI. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da

Bizkaie! 2008-03-07 14:12   Bertsolaritzea

Jatorrizko, argitaratu bako eta beste lehiaketaren batean saritu ez diran bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko dau gaia, doinua eta neurria.

Bidasoako XXI. Bertsopaper Lehiaketea antolatu dabe Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskoleak, Bortzirietako Euskera Mankomunidadearen laguntzinoagaz, Baztan-Bidasoa inguruan bizi diranentzat. Jatorrizko, argitaratu bako eta beste lehiaketaren batean saritu ez diran bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko dau gaia, doinua eta neurria. Lanak maiatzaren 2ra arte aurkeztu ahal izango dira Berako Kultur Etxean, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Parte-hartzaileak lau mailatan banatuko dira. A mailan, 12 urte arteko umeek parte hartuko dabe eta gitxienez bi bertso edo lau kopla osotu beharko ditue. Sariei jagokenez, 50 euroko balea materialean eta erregalua izango dau irabazleak, 30 euroko balea eta erregalua bigarrenak eta 20 euroko balea eta erregalua hirugarrenak.

B mailan, 12 urtetik 16 urte arteko gazteak sarituko dira eta gitxienez lau bertso egin beharko ditue. Irabazleak oroigarria eta 120 euro eroango ditu, bigarrenak oroigarria eta 75 euro eta hirugarrenak oroigarria eta 50 euro.

C mailan, 16 urtetik 18 urte arteko gazteek hartuko dabe parte eta gitxienez 6 bertso egin beharko ditue. Irabazleak oroigarria eta 130 euro eroango ditu, bigarrenak oroigarria eta 80 euro eta hirugarrenak oroigarria eta 50 euro.

Azkenik, D mailan, 18 urtetik gorakoak lehiatuko dira eta gitxienez zortzi bertso egin beharko ditue. Irabazleak 150 euro eta oroigarria jasoko dau, bigarrenak 90 euro eta oroigarria eta hirugarrenak 60 euro eta oroigarria.

Esan bezela, lanak Berako Kultur Etxean aurkeztu behar dira maiatzaren 2a baino lehenago. Bertsoak onartuak izateko izenburua eta edadea baino ez dabe izango agirian. Beste gutun-azal zarratu batean bertsoen izenburua jarriko da azalean, eta barrenean egilearen izen-abizenak, edadea eta telefonoa.

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskoleak izentauko dau, eta honen erabagia aldaezina izango da. Epaimahaiak sariak hutsik itxi ahal izango ditu, edo aitamen bereziak emon. Sariak Berako Kultur Etxean maiatzaren 16an banatuko dira, 18:00etan hasiko dan ekitaldian. Bidasoaldeko bertso eskola desbardinek parte hartuko dabe ekitaldi horretan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu