Kulturearen Euskal Kontseiluaren antolamendua eta jarduera-araudia aldatu dabe

Bizkaie! 2008-02-05 17:28

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Kulturearen Euskal Kontseiluaren antolamendua eta jarduera-araudia aldatzen eta birmoldatzen dauen Dekretua onartu dau gaur. Ondorioz, Kulturearen Euskal Kontseilua sendotu egin da eta, bide batez, Kulturearen Euskal Planaren garapenaren eta jarraipenaren bidetik Kontseiluak egin behar dauen lana hobetu.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Batzordeak Kulturearen Euskal Kontseiluaren antolamendua eta jarduera-araudia aldatzen eta birmoldatzen dauen Dekretua onartu dau gaur. Ondorioz, Kulturearen Euskal Kontseilua sendotu egin da eta, bide batez, Kulturearen Euskal Planaren garapenaren eta jarraipenaren bidetik Kontseiluak egin behar dauen lana hobetu.

Kulturearen Euskal Kontseilua Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko parte-hartzerako eta alkarlanerako kultura arloko erakunde aholku-emolea da. Bere zereginen artean, besteak beste, Kulturearen Euskal Planaren garapenean eragitea; honen ebaluazinoa egitea; bere hobekuntzan eragitea; eta aholku emotea dira, besteak beste. Plana bere osotasunean zein kultura ondarean, museo politikan, artxibo eta liburutegi politiketan, ikus-entzunezko arloan eta musika, arte eszeniko eta arte plastiko arloetan eragiten dau.

Dekretu barriak Kulturearen Euskal Kontseiluaren barruan hiru erakunde eratzen ditu: Osoko bilkurea; Erakundeen arteko Batzordea; eta Batzorde Bereziak.

Dekretu barriak Kulturearen Euskal Kontseiluaren osoko bilkurea sendotu eta hedatu egin dau. Hemendik aurrera, 56 lagunez osotuko da: Kultura sailburua; Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea; Hizkuntza Politikarako sailburuordea; Kultura Ondore zuzendaria; Kultura Sustapenerako zuzendaria; eta EiTBko eta Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko, Ogasun eta Herri Administrazino Saileko, Lehendakaritzaordetzako eta Lehendakaritzako ordezkari bana; hiru foru aldundietako Kultura diputaduak; hiru uriburuetako Kultura zinegotziak eta EUDELen ordezkari bat.

Horreez ganera, Kultura sailburuak beste 32 lagun izentauko ditu kultur arloko ordezkarien artean eta beste bost Eusko Legebiltzarrak proposatuko ditu. Azkenik, berba egiteko eskubideagaz baina botorik barik, osoko bilkurako idazkari eta kide izango da Kulturearen Euskal Kontseiluko idazkaria.

Dekretuak Erakundeen arteko Batzordea eratu dau. Holan, lehenagotik etorren Batzorde Iraunkorraren egiturea barriztau eta egokitu da. Erakundeen ordezkariek osotuko dabe eta bertako kide izango dira Kultura sailburua; Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea; hiru foru aldundietako Kultura diputaduak; eta hiru uriburuetako Kultura zinegotziak eta udal alkartearen ordezkari bat. Kulturearen Euskal Kontseiluko idazkaria Erakundeen arteko Batzordeko idazkaria izango da. Batzorde honek Kulturearen Euskal Kontseilu iraunkorraren lanak eta erakundeen arteko koordinazino-lanak egingo ditu.

Batzorde bereziak Kulturearen Euskal Kontseilutik sortuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu