Escenium, arte eszenikoen merkatua aztertzeko foroa Bilbon

Bizkaie! 2008-02-05 13:01

Hiru gai landuko ditue: arte eszenikoen merkatua, publikoaren joerak eta etorkizuneko aukerak, eta diru-laguntzino publikoen erabilerea.

Espainiako Antzoki Publikoen Sareak antolatuta, Escenium, Arte Eszenikoen Nazinoarteko Foroa izango da gaur, hilak 5, bihar eta etzi Bilbon, Euskalduna Jauregian. Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren laguntzinoagaz, hiru egunetan, herri askotako aditu eta profesionalak batuko dira Bilbon. Hiru gai landuko ditue: arte eszenikoen merkatua, publikoaren joerak eta etorkizuneko aukerak, eta diru-laguntzino publikoen erabilerea. Gai horreek aztertzeko, ikerketa bana egin dabe Bartzelonako Unibersidade Autonomoak, Deustuko Unibersidadeko Astialdi Ikerketen Institutuak eta Madrilgo Karlos III.a Unibersidadeak eta Escenium Foroan ikerketa horreetako emoitzen barri emongo dabe erakundeotako adituek.

Espainiako Antzoki Publikoen Sareak Escenium Foroa Bilbon antolatu eban 2003an lehenengo aldiz. Foroaren hiru ekitaldi Bilbon egitea berbatu eban Eusko Jaurlaritzeagaz. 2005ean egin eban bigarrena, eta, horrenbestez, aurten azken aldiz egingo dabe Escenium Bilbon.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu