Euskal Eskola Publikoaren Jaia Barakaldon ospatuko da

Bizkaie! 2008-02-05 11:36

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) Barakaldon antolatuko dau Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Ekitaldiaren 17. edizinoa bagilaren 1ean ospatuko da, 'Ekiozu Euskal Eskola Publikoari' lelopean.

Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak (EHIGE) Barakaldon antolatuko dau Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Ekitaldiaren 17. edizinoa bagilaren 1ean ospatuko da, 'Ekiozu Euskal Eskola Publikoari' lelopean.

Euskal Eskola Publikoaren 17. Jaiaren aurkezpenean Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkatea, Carlos Fernandez Kultura zinegotzia, Ana Izagirre EHIGEko koordinatzailea eta Ana Puente Bizkaiko Ikasleen Gurasoen Elkarteko (BIGE) presidentea izan dira.

Rodriguezek azaldu dau Barakaldon 17 ikastetxe publiko dagozala eta 'jai handia gure herrian antolatzeko arrazoi garrantzitsuenetarikoa da hori'.

Barakaldoko Udaletik partaidetzarako ospakizuna eta orain arte egin dan 'erakargarriena' izatea espero dabela adierazo dau. Ekitaldian familiak dauen protagonismoa nabarmendu dau eta jaialdiaren antolakuntzan parte hartzeko deialdia egin deutsie.

Bestalde, Izagirrek esan dau Ezker Ibarrak interes 'berezia' dauela EHIGErentzat, eskualde honetan eskola publikoko ikasleek justizian eta bardintasunean oinarrituriko hezkuntza jasoteko proiektuak egiten diralako.

'Eskola Publikoa gizartean jazoten diran aldaketa guztietara egokitzen doa. Horretarako, familien parte hartzea ezinbestekoa da, baita erakunde publikoakaz esperientziak alkartrukatzea be, proiektu barriak egin ahal izateko' ganeratu dau.

Jaiaren leloari jagokonez, 'Ekiozu Eskola Publikoari', EHIGEko koordinatzaileak adierazo dau edizino honetan jentea animatu gura dabela proiektu barriei ekiteko.

Azkenik, Puentek esan dau jaia mueta guztietako jenteari eskainita dagoala eta danetarik izango dala, musika ikuskizunetatik hasi eta kirol ekitaldietara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu