Merinalde Eguna gaur

Bizkaie! 2007-12-27 10:44

Egun honetan Durangaldeko alkateek Gerediagako baseleiza aurreko foru zelaian 1875eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen da. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak eta eskualdeko erakunde propioak desagertuarazo.

Gaur, abenduak 27, azken urteetako ohitureari arraituz ‘Merinalde Eguna’ ospatuko da Durangon. Egun honetan Durangaldeko alkateek Gerediagako baseleiza aurreko foru zelaian 1875eko abenduaren 27an egin eben azken batzarra gogoratzen da. Hurrengo urteko garagarrilaren 22an kendu zituen foruak eta eskualdeko erakunde propioak desagertuarazo.

Aurten ekintza nagusia arratsaldeko 19:30etan Gerediagako baseleizan izango da. Bertan Nerea Mujikaren (Gerediaga Elkarteko lehendakaria), sarrerako agurraren ondoren, Julián Lucas De la Fuente, historialariak ‘La Merindad de Durango y sus instituciones’ gaiari buruzko berbaldia eskainiko dau.

Egun honetan ‘Durangaldeko teila’ izeneko omen-saria emoten da. Sari hau urte birik behin emoten jako Durangoko Merinaldetik kanpoko bateren bati baina bere lanaren bidez lur honegaz lotura eta bere alde lan egin dauenari. ‘Teila emoterakoan Gerediagatarrok Durangar gisa onartzen dogu persona hau eta gure herrikotasuna eskaintzen deutsagu’.

Lehen urtea 1997a izan zan. Urte haretan Gregorio Monreal, Durangaldeko foru erakundeak ikertu zituan historiagile naparrak jaso eban teila. 1999an Pedro Mari Basañez arkitektoa izan zan omendua, gure eskualdeko kultur ondareen alde egindako lanaren esker-on legez. 2001. urtean omendutakoa Adrian Zelaia izan zan, lege gizona eta foruen ikerlaria, kontuan izanik bera dala Durangaldeko Lege Zaharra ikertu dauen bakarrenetarikoa.

2004. urtean Karmele Goñik jaso eban Bilboko Euskal Historiaren Museoko zuzendaritzatik, eta leheneago be, eskualdeko ondare etnografikoaren alde egindako lan oparoagaitik.


Oraingoz azkena, 2006an, Enrike Ibaberi emon eutsien, ondare etnografikoaren alde eta Durangaldeko bustingileei buruz urteetan egindako lanagaitik.

Teila Arabako Olleriaseko Euskal Zeramikako Museoaren sortzaile, zeramista eta zuzendaria dan Blanca Gomez de Segurak egin izan dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu