Springsteen BECen: 'Gabon, oso gustura nago hemen egoteaz'

Bizkaie! 2007-11-27 11:47   Musikea

Hamazortzi mila lagunek gozau eben bart Bruce Springsteenek Euskal Herrian emon dauen kontzertu bakarrean, bi ordu eta erdiz.

Hamazortzi mila lagunek gozau eben bart Bruce Springsteenek Euskal Herrian emon dauen kontzertu bakarrean, bi ordu eta erdiz.

Bere betiko taldeagaz, The E Street Band-egaz, jo eban musikari estadubatuarrak adin guztietako jentearen aurrean. Urriaren 9an 16.000 sarrera jarri ziran salgai eta ordu eta erdian agortu ziran. Atzo arratsaldean, ezustean, beste 2.000 jarri ziran salgai eta horreek be berehala desagertu ziran. Aukera bi horreetan sarrerarik gabe geratu ziranek dirutza ordaindu behar izan eben birsalmentan: sarrera bategaitik 300 euro inguru.

Magicbere disko barria ezagutzera emon eban Springsteenek Bilbon baina, abesti barriakaz batera, bere betiko kantak, honezkero mitikoak diranak, be eskaini zituan, publikoak beragaz batera abesten eban bitartean.

Euskeraz berba egin eban musikariak: 'Gabon, oso gustura nago hemen egoteaz. Zer moduz zaudete? Eskerrik asko etorteagaitik' esan eban.

Abesti eta abesti tartean, gaztelaniaz be hainbat hausnarketa egin zituan. AEBentzat ez dala sasoi ona esan eban, hainbat gerra hasi dituelako eta askotan, 'guzurra eta egia nahastetan diralako eta horrek min egiten deusku estadubatuarroi'.

Emakumeei eskainitako abesti bat be jo eban, batez be bere emazteari, seme-alabak zaintzen egoala esan ostean.


Birea

Springsteenek domekan hasi eban Madrilen Europan zehar egingo dauen kontzertu-birea. Zemendiaren 25ean Madrilen izan zan eta, atzo Barakaldon jo ostean, Milan, Arnheim, Mannheim, Oslo, Kopenhage, Stockholm, Anberes, Kolonia, Belfast, Paris eta Londres bisitauko ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu