Guggenheim Bilbao Museoak webgunea barriztau dau

Bizkaie! 2007-11-26 10:28

Museoaren helburu estrategikoak internetera moldatzeko helburuagaz, Bilboko Guggenheim Museoak www.guggenheim-bilbao.es webgunea aurkeztu dau. Artearen sustapenerako eta hezkuntzarako atari izateaz gan, nazinoarteko museoen ingurunean prestigiozko on line erreferentzia izango da.

Museoaren helburu estrategikoak internetera moldatzeko helburuagaz, Bilboko Guggenheim Museoak www.guggenheim-bilbao.es webgunea aurkeztu dau. Artearen sustapenerako eta hezkuntzarako atari izateaz gan, nazinoarteko museoen ingurunean prestigiozko on line erreferentzia izango da.

Hamargarren urteurrena aprobetxauta, museo bilbotarrak martxan jarri dauen webgune barriak bere danetariko publikoa batu gura dau kalidadezko edukiak erabilita eta talde bakotxaren interesetara moldatutako arlo desbardinak eskainita. Ganera, aplikazino bnrriak eta multimedia artxibo ugari be eskaintzen ditu.

Proiektu barri honek diseinu moderno eta minimalistea dau, museoaren identidade korporatiboagaz bat etorriz. Erabiltzaileek eskuko telefonoko zerbitzu eta eduki esklusiboak lortu ahal izango ditue wap, bluetooth edota sms bitartez.

Gainera, nazinoartera begirako izaera dauenez eta ahalik eta jente gehienera ailegau gura danez, Guggenheim Bilbao Museoaren webgune barria erabilteko erraza eta oso intuitiboa dala dinoe arduradunek, mundu mailako erabilerraztasun-arauak beteten ditu eta lau hizkuntzatan ikus daiteke: euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Webgunearen orrialde danetan dagoz munduko Guggenheim Museoen Sarea osotzen daben museoetara loturak. Ganera, bisitariari programazino artistikoan sakontzeko aukerea emoten jako eta hamar urteotan egindako Bilduma Iraunkorraren eta aldi baterako erakusketen ganeko aurkezpenak be badagoz, beste hainbat aplikazinoz gan, besteak beste: bisitaldia preparau, bisita birtuala egin, agendea, zure bisitea kontau, RSS jarioa, umeei zuzendutako gunea...

2008. urtean, www.guggenheim-bilbao.es webgunearen bigarren fasea egingo da, publikoarentzat eduki eta zerbitzu barriak martxan jarriko dituana.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu