Harrabots! aldizkariaren lehenengo urteurrena ospatuko dabe Donostian

Bizkaie! 2007-11-23 12:06

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleek sorturiko 'Harrabots!' euskerazko aldizkariak I. Harrabots Eguna egingo dau gaur, zemendiak 23, Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), arratsaldeko bostetatik aurrera.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikasleek sorturiko 'Harrabots!' euskerazko aldizkariak I. Harrabots Eguna egingo dau Donostiako Kafe Antzokian (DOKA) bere lehenengo urteurrena ospatzeko. Arratsaldeko bostetatik aurrera, jaia, berbaldiak eta Zarauzko Oteiza Lizeo Politeknikoko 'Kalapita' aldizkariko arduradunek eginiko erakusketa txiki bat izango dira bertan.

Argitalpenaren arduradunek jakinarazo dabenez, 'Harrabots!' unibersidateko ikasleek euskeraz eginiko lehenengo aldizkaria izan zan, ikasleen dinamizazinoa eta euskerearen sustapena bultzatzeko asmoz. Helburu biak 'behar dan legez' beteten dabizala dinoe.

Unibersidadeko hamar ikaslek jarritako izena da 'Harrabots!', 'helburua astrapalea eta zaratea sortzea zalako, hau da, harrabotsa'.

Modu horretan, eta aldizkariaren lehenengo urteurrena ospatzeko asmoz, jai bat antolatu dabe, zenbait jarduera kulturalegaz eta Garabi eta Ipar Haizea zarauztarren eta Kea beasaindarren emonaldiakaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu