EAEko 25 udalerritako nerabeek horma-irudiak margotuko ditue emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko
2007-11-22 17:06Helburua nerabeak sentsibilizetea da, indarkeria eragin leikien jarrera eta jokabideak identifikau daiezan eta bikote edo talde harremanetan jarrera sexistak ezkutatzen dituen jokabideak atzemoteko baliogarria izan daiten.
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gitxienez 25 udalerritako nerabeek horma-irudiak margotuko ditue astegoien honetan euren herrietan, indarkeria matxistearen kontra dagozala adierazoteko. Ekimena Euskadiko Udalen Alkarteak (Eudel) eta Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) Berdinsarearen (Bardintasunaren Aldeko eta Emakumeakazko Indarkeriaren Kontrako Euskadiko Udalen Sarea) bitartez emakumeakazko indarkeriaren kontra bultzatutako sentsibilizazino kanpainearen barruan dago. Ekimenean EAEko 50 bat udalek hartu dabe parte, mezu eta irudi bateratu bategaz.
Bi erakundeetako iturrien arabera, ‘Maitasuna ez da mando batez kontrolau daitekeen jokoa. Txo! Kontrolatzen? Zure agintea birtuala da, ni benetakoa’ goiburuagaz, kanpainea 13 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta, eta domekan Emakumeakazko Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna ospatzen dala-eta egingo da.
Helburua nerabeak sentsibilizetea da, indarkeria eragin leikien jarrera eta jokabideak identifikau daiezan eta bikote edo talde harremanetan jarrera sexistak ezkutatzen dituen jokabideak atzemoteko baliogarria izan daiten. Era horretara, 100.000 komiki-liburuxka eta 7.000 kartel baino gehiago banatu dira kanpainako irudiagaz, eta hainbat iragarki egin dira telebistan, irratian eta abar.
Astegoienean emakumeakazko indarkeriaren kontrako horma-irudiak edo graffitiak egingo dituen udaletako batzuk Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Azkoitia, Balmaseda, Barakaldo, Bermeo, Berriz, Donostia, Elorrio, Eibar, Ermua, Galdakao, Gasteiz, Gernika-Lumo, Gordexola, Hernani, Laudio, Leioa, Lekeitio, Ondarroa, Ortuella, Santurtzi, Tolosa eta Ugao-Miraballes dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!