Zea Maysek 'Morphina' izeneko diskoa atara dau taldearen hamargarren urteurrenean
2007-11-22 14:54 Musikea'Mundua zelan doan ikusita, arin eta estresauta, morfina apur bat behar da gure arimea lasaitzeko', dino Aiora Renteria taldekideak.
Gaur beteten dira hamar urte Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi ebenetik eta egun berezia da eurentzako.
Taldearen hamargarren urteurrena biribiltzeko, Zea Mays taldeak bosgarren diskoa atara dau 'Morphina' izenburupean. 'Mundua zelan doan ikusita, arin eta estresauta, morfina apur bat behar da gure arimea lasaitzeko'.
Gaur beteten dira hamar urte Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketea irabazi ebenetik eta egun berezia da eurentzako. 'Hasierako taldekide berberak gara eta hori oso pozgarria da guretzat; baina aldaketa ugari izan dira, batez be musika estiloan', azaldu dau Aiora Renteria taldekideak. Hori erakusteko, diskoaz gan, DVD bat be argitaratu dabe. Bertan, besteak beste, orain dala hamar urteko kontzertu hori jasoten da eta 'aldaketak oso nabarmenak dira'.
'Kantak oso dibertigarriak dira, arinak, euren artean lotura larregirik bakoak; diskoa ez da bape homogeneoa ze kanta arinak eta trankilak nahastauta dagoz'.
Diskoan hamabi kanta jasoten dira, tartean, 'Agustin Zubikarairen omenezko kanta bat edota gure taldekide baten ume jaiobarriari egindako beste bat dagoz'. Kanta bi ingelesez egin ditue, 'holan urten dauelako'. Hamar urtean, lau diskoetxe ezagutu ditue eta oraingoan Bonberenea Ekintzagaz atara dabe. Renteriaren esanetan, 'oso gustura sentidu gara, inoiz baino gusturago, inoiz baino trankilago. Konfiantza osoa izan dogu eurakan'. Jose Lastraren gidaritzapean egin dabe lana Lamina estudioetan eta azalaren diseinua David Gonzalezek egin dau.
Kontzertuak
Kontzertu-birea martira arte atzeratuko dabe. Orduan, bete-betean sartuko dira euren zereginean. Martiaren 15ean, Tolosako Bonberenean izango dira; apirilaren 4an, Arrasateko 360 aretoan; 11n, Donostiako Doka aretoan; 12an, Ondarroako Kafe Antzokian; 19an, Bilboko Kukutza gaztetxean; 25ean, Gasteizko gaztetxean; eta, maiatzaren 17an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!