Teknoskopioa lehiaketea martxan dago

Bizkaie! 2007-09-25 14:40

Zemendiaren 5etik 11ra, Zientziaren eta Teknologiaren Astea ospatuko da. Horri begira, Elhuyar Fundazinoak, Innobasquek eta Zientziaren kutxaGuneak alkarlanean jarri dabe martxan Teknoskopioa 2007 gazteentzako ideia-lehiaketea.

Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologiak (IKTak) da aurtengo Zientziaren eta Teknologiaren Astearen ardatza eta gai horixe izango dau oinarri Teknoskopioaren aurtengo edizinoak.

Zemendiaren 5etik 11ra, Zientziaren eta Teknologiaren Astea ospatuko da. Horri begira, Elhuyar Fundazinoak, Innobasquek eta Zientziaren kutxaGuneak alkarlanean jarri dabe martxan ideia-lehiaketea.

Lehiaketea Euskal Herriko Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikaslei zuzenduta dago. Zientziaren eta Teknologiaren Astearen barruan ekimena antolatzen daben laugarren aldia da eta, urtero legez, aste horretako gaia hartu dabe oinarritzat aurten be; Informazinoaren eta Komunikazinoaren Teknologiak (IKTak) da aurtengo Zientziaren eta Teknologiaren Astearen ardatza eta gai horixe izango dau oinarri Teknoskopioaren aurtengo edizinoak.


Lehiaketan parte hartzeko jarraibideak

Elhuyar Fundazinoko iturrien arabera, parte-hartzaileek, lauko taldeetan antolaturik, blog bat sortu beharko dabe eta eztabaidea sortu. Lanak aurkezteko epea urriaren 31n amaituko da. Oinarriak eta lehiaketan parte hartzeko jarraibideak www.zientzia.net/teknoskopioa webgunean dagoz. Bertan, IKTen ganean lehiaketa honetarako berenberegi preparautako materiala be izango da eskuragarri: IKT tresnak zer eta zeintzuk diran; Internetek ze iraultza ekarri dauen; blogak, wikiak eta RSS jarioak zer diran; web 2.0aren munduan zer dagoan eta abar.

Antzolatzaileen esanetan, ‘ekimen honen helburua da gazteak informazinaoren eta komunikazinoaren teknologietan murgiltzea, erabiltzaile eta sortzaile legez eta, blog baten bidez, gizartearentzako interesgarria dan zientzia- edo teknologia-gai baten inguruko eztabaida eta eretxi-emotea sustatzea’.


Sariak

Blogak urriaren 31ra arte landu ahal izango dira. Sari-banaketa zemendiaren 9an izango da, Donostiako kutxaGunean. Lehenengo postuan sailkatzen dan taldeko kideek mp4 bana jasoko dabe, Eroski Fundazinoaren babesari esker. Bigarren eta hirugarren sailkatzen diranek bisita gidatu bat izango dabe Donostiako kutxaGunean. Ganera, parte-hartzaile guztien blogak ikusgai egongo dira, 2007-2008 ikasturtean, www.zientzia.net/teknoskopia webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu