Hogei taldek joko dabe Azkena Rock jaialdian
2007-08-22 02:00 MusikeaGasteizko Azkena Rock jaialdiaren aurkezpen kontzertuetan, Xavier Ruddek eta Royal Canalek joko dabe gaueko 21:00etatik aurrera eta sarrerea dobanekoa izango da.
Zapatuan honako kontzertuak izango dira: Hoey & The Mussels, Clawfinger, Quique Gonzalez y la Aristocracia del Barrio, The Mooney Suzuki, Hoodoo Gurus, DKT / MC5, The Answer, Sexty Sexers, Super 400 eta The Cynics.
Kontzertu nagusiak barikuan, abuztuak 31, hasiko diran arren, antolatzaileek eguenerako, abuztuak 30, antolatu dabe aurkezpen-jaia. Hor, Xavier Rudd, Royal Canal eta hainbat DJ izango dira. Bariku eta zapatu gauean be, DJak izango dira kontzertuak amaitzen diranetik goizaldera arte.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!