Irun, Hondarribia eta Hendaia batzen dituan Bidasoa Folk jaialdia ate joka
2007-08-21 02:00 MusikeaAbuztuaren 24tik 26ra arte, zazpi taldek joko dabe jaialdian. Tartean, Carlos Nuñez gaita-jotzaile galiziarra, Akli D musikari aljeriarra eta Ruper Ordorika izango dira, besteak beste.
Norvegia, Eskozia, Albacete edota Murtziatik etorritako zazpi talde izango dira Irun, Hondarribia eta Hendaia batzen dituan
Bidasoa Folk jaialdian abuztuaren 24tik 26ra arte. Jaialdiaren helburuetako bat euskal musikea zabaltzea eta ezagutarazotea da.
Carlos Nuñez galiziarra da jaialdiko artistarik ezagunenetarikoa. Barikuan izango da Irungo Euskal Jai frontoian, gaueko hamarretan. Egun horretan bertan, Eskoziatik etorritako Phamie Gow harpa-jotzailea izango da Hendaiako Abadia Gazteluan arratsaldeko zazpietan. Ordu eta erdi geroago, Albaceteko ‘Tamborrada de Hellin’-eko kideak Irunen izango dira. Talde hori Hondarribian eta Hendaian izango da zapatuan.
Zapatu gauean Akli D aljeriarra izango da Hendaiako Daniel Ugarte frontoian gaueko hamarretan. Bere musikeak Ipar Afrikako doinuak buztartzen ditu rock, blues eta reggae estiloakaz.
Euskadiko ordezkaria Ruper Ordorika bakarlari oñatiarra izango da; Hondarribiko Banako aretoan joko dau domekan, zazpietan. Memoriaren Mapan izeneko lana aurkeztuko dau Ordorikak. Ostean, Norvegiako melodiak ekarriko ditu Majorstuen taldeak Hondarribiko Gipuzkoa plazara, gaueko bederatzietan. Azkenik, ‘Manuel Luna y la cuadrilla maquilera’ murtziarrek jaialdia zarratuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!