Governors taldeak lehenengo diskoa atarako dau irailean

Bizkaie! 2007-06-25 02:00   Musikea

Garate estudioan hasi dira diskoa grabetan, Haritz Harreguy teknikariagaz eta Jimi SA taldeko gitarristea produktore legez. Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimigaz batera.

Governors talde arrasatearra honezkero hasi da lehenengo diskoa grabetan, Garate estudioan, Haritz Harreguy teknikariagaz eta Jimi SA taldeko gitarristeagaz produktore legez. Nahasketak Elkar estudioan egingo ditu Cesar Ibarretxek Jimigaz batera. Irailerako kalean egongo da, Oihuka diskoetxearen eskutik.

Juan Sangre da Governors proiektuaren bultzatzailea eta gidaria. ‘Governors taldea Fjord taldearen errautsetatik sortutako ekimena dala esan daiteke’, dinoe diskoetxeko arduradunek. Juan Sangrek urte asko daroaz musikearen munduan eta bere bi talderik ezagunenak Ekon eta Fjord izan dira. Juan Sangreren eskarmentua handia da eta ‘bere proiektu barri honek gora egiteko bitarteko handiak izan ditu’.

Governors taldearen diskoa irailaren 27an hasiko da banatzen disko-dendetan eta urriaren 4an prentsaurrekoa emongo dabe diskoa aurkezteko. ‘Taldearen musika estiloa rock indartsu eta melodikoa dala esan daiteke; pisu handiko kantak dira, espazioa arin beteten daben horreetakoak’.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu