Zenttric talde bilbotarrak be joko dau The Rolling Stones-en Donostiako kontzertuan

Bizkaie! 2007-06-15 02:00   Musikea

Zenttric taldeak be telonero lanak egingo ditu The Rolling Stones talde ingeles mitikoak Donostiako Anoeta estadioan hilaren 23an eskainiko dauen kontzertuan. Banda bilbotarrak bere lehenengo diskoa grabau barri dau, eta abesti batzuk aurkeztuko ditu The Rolling Stones-ek bere emonaldia hasi aurretik.

Zenttric taldeak be telonero lanak egingo ditu The Rolling Stones talde ingeles mitikoak Donostiako Anoeta estadioan hilaren 23an eskainiko dauen kontzertuan. Banda bilbotarrak bere lehenengo diskoa grabau barri dau, eta abesti batzuk aurkeztuko ditu The Rolling Stones-ek bere emonaldia hasi aurretik. Modu honetan, Zenttric eta Biffy Clyro taldeek zabalduko dabe ‘A Bigger Bang’ birako Donostiako kontzertua.

Talde bilbotarreko lau kideak pozarren dagoz eta esan dabe ohorea dala The Rolling Stones-egaz joteko aukerea izatea. ‘Guretzat egi bihurtu dan amesa da. Amaitu barri dogun diskoa bialdu genduan Rolling Stones-ek Espainian dauen agentziara eta handik Ingalaterrara eroan eben, bertan aukeratzen dituelako teloneroak taldekideek. Ez dakigu askoz gehiago, bakarrik aukeratu egin gaituela eta oso pozik gagozala’, esan dabe.

Zenttric taldeak rock-pop alternatiboa egiten dau, soinu britainiarraren eraginagaz eta gaztelaniaz abestuz. Mikel (gitarra), Gutxi (ahotsa), Moe (bateria) eta Iñigo (baxua) dira taldekideak. Pop britainirraren melodiak, post-punk ukituak eta errepetizino argiak egiten ditue. Energiaz, orijinaltasunez eta erritmoz beteriko musikea egiten dabe.

Interneten eta bereziki My Space webgunean dira ezagunak, izan be, www.myspace.com/zenttric webguneak ia 34.000 bisita izan ditu urtebetean, eta 9.000 personako adiskide-sare zabala daukie, hori guztia kontuan izanik oraindino diskoa ez dala merkaturatu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu