Getxoko Jazzaldiak Pio Lindergaard omenduko dau Stanley Clarke baxu-jole ospetsuaren kontzertuagaz
2007-04-25 02:00 MusikeaGetxoko Jazzaldiak bere laguntzaile nagusienetariko bat izan zan Pio Lindergaard omenduko dau datorren zapatuan, apirilaren 28an. Haren omenez Stanley Clarke baxu-jole estadubatuar ospetsuak kontzertu bat eskainiko dau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan.
Getxoko Jazzaldiak bere laguntzaile nagusienetariko bat izan zan Pio Lindergaard omenduko dau datorren zapatuan, apirilaren 28an. Haren omenez Stanley Clarke baxu-jole estadubatuar ospetsuak kontzertu bat eskainiko dau Areetako Andres Isasi Musika Eskolan. Ekitaldia 20:00etan hasiko da eta sarrerak 12 eurotan dagoz salgai, Algortako Kultur Etxean, 944 310 310 eta 944 914 080 telefono zenbakietan, www.bbk.es webgunean eta BBKren orotarako kutxazainetan.
Rocka eta soula nagusi zan giro musikalean hezita, jazz rock estiloko ordezkari nagusienetariko bat da Stanley Clarke. Chick Corea piano-joleagaz batera Return to Forever proiektua eratu eban. Era berean, fusinoaren aitzindaria izan zan Clarke eta hainbat muetako proiektu musikalak jarri zituan martxan. Gainera, Frank Zapparen taldeko teklisteagaz batera Clarke-Duke Projec-ten parte hartu eban eta bertan, musikari biek bide egokia topau eben euren ideia musikalak adierazo eta zabaltzeko.
Stanley Clarkek (Philadelphia, AEB, 1951) jakin-nahi handia erakutsi dau edozein musika estilo ezagutzeko eta horrek ortodoxiaren eta ‘kutsatu’ bako jazzaren aldeko kritikarien kontra jarri eban musikari estadubatuarra.
Teknika eta birtuosismo handiko musikaria da Clarke eta, Jaco Pastorius handiagaz batera, jazz munduan baxu elektrikoa sartu dau. Digitalizazino parebakoak, erritmoen abiadurak eta bere soinuak izar handia bilakatu dabe Clarke.
Bela Fleckeregaz eta Jean Luc Pontygaz eratutako The Trio! (2004) eta Stanley Clarke & George Duke Project (2005) proiektuak amaitu eta gero, Philadelphiako musikaria barriro abiatu da munduan zehar bere ohiko taldeagaz.
Aurtengo biran, Clarken kontzertuek bi zati ditue. Lehenengoan, erritmo akustikoak eta kontrabaxua dira nagusi, bigarrenean, barriz, doinu elektrikoek eta baxu elektrikok hartzen dabe lekukoa. Getxoko saioan, Stanley Clarke (kontrabaxua eta baxu elektrikoa), Ruslan Sirota (teklatuak), Phil Davis (teklatuak) eta Ronald Brumerr Jr.-egaz (bateria) agertuko da taula gainean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!