Berri Txarrak-ek Dublinen amaituko dau nazinoarteko birea Rise Against taldeagaz batera

Bizkaie! 2007-04-23 02:00   Musikea

Berri Txarrak taldeak Dublinen emongo deutso amaierea nazinoarteko bira luzeari, maiatzaren lehenean, Rise Against talde estadubatuarragaz batera. Emonaldi berezi hau Irlandako uriburuko Temple Bar Music Center-en izango da.

Berri Txarrak taldeak Dublinen emongo deutso amaierea nazinoarteko bira luzeari, maiatzaren lehenean, Rise Against talde estadubatuarragaz batera. Emonaldi berezi hau Irlandako uriburuko Temple Bar Music Center-en izango da.

Hirukoaren nazinoarteko azken birea bi hilebetekoa izan da, 30 kontzertutik gora eskaini dituelarik. Asian hasi eben tour barria, martian (Taiwan eta Japonia); Alemania osoa zeharkatu eben jarraian (12 kontzertu herrialde horretan, tartean Berlingo Move Against G-8 jaialdia, apirilaren 20ean) eta, amaitzeko, Irlanda goitik behera igaro dabe (Belfast, Derry, Dublin, Cork).

Ez da lehen aldia Berri Txarrak-ek Rise Againstegaz joten dauena, izan be Chicagoko laukoteak gonbidatuta Europako bira osoa egin eben alkarregaz igazko irailean, 7 herrialde desbardinetan zehar. Rise Against, egungo punk-rock talderik puntakoenetakoa da eta ‘The Sufferer & The Witness’ disko barria aurkezten dabilz, The Bronx kaliforniarrakaz batera. Maiatzaren lehenean, Berri Txarrak lotuko jako bira honi, berenberegi gau bakar horretarako.

2005eko Urrian ‘Jaio.Musika.Hil’ (Gor) diskoa kaleratu ebenetik, 130 kontzertutik gora eskaini ditu Berri Txarrak taldeak mundu osoan zehar. Datozen hilebeteetarako planen artean honako emonaldiak nabarmendu daitekez: G-8 taldearen kontrako jaialdi barria Kiel-en (Alemania, maiatzaren 19an), Strike Anywhere-egaz batera egingo daben kontzertua Parisen (Bagilaren 17an), edota Bilbao Live Festival jaialdia, Red Hot Chili Peppers-en ondoan (Bagilaren 21ean). Hiruko nafarrak emonaldi bakarra iragarri dau Euskal Herrian udearen aurretik: Getxon izango da maiatzaren 5ean, Lisabö irundarrak gonbidatu berezi gisa izango dituelarik.

www.berritxarrak.net
www.myspace.com/berritxarrak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu