Getxoko Emakumeak Musikan VII. jaialdia zapatuan hasiko da

Bizkaie! 2007-04-13 02:00   Musikea

Getxoko Emakumeak Musikan jaialdiaren zazpigarren ekitaldia datorren zapatuan, apirilak 14, hasiko da. Oraingoan, hiru kontzertu eskainiko dira, eta saio guztiak Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira. Gonbidapenak, dobakoak, honezkero Getxoko Kultur Etxeko edozein aretotan jaso daitekez.

Izen bereko alkarteak eta Getxoko Kultur Etxeak antolatuta, jaialdiak honako helburuak ditu: emakumezko musikagileen lana bultzatzea eta emakumek eginiko musika-lanak berreskuratzea.

Ziklo honen lehenengo saioa zapatuan, apirilak 14, izango da, arratsaldeko 20:00etan, Alicia Molina Garcia abeslariaren eta Mª Carmen Perez Blanco piano-jolearen eskutik. Hurrengo asteko barikuan, apirilak 20, Manuel Mijan saxo-jolearen eta Sebastian Marine piano-jolearen txandea izango da, 20:30etan.

Azkenik, Sara Olleros piano-joleak amaituko dau zikloa, hilaren 21ean, 20:00etatik aurrera. Kontzertu guztietan, musikariek zenbait garaitako emakumezko musikagileen piezak joko ditue.

Emakumeak Musikan alkarteak errezitaldiak eta hitzaldiak eskaintzen ditu historiako zenbait garaitako emakumeen musikea ezagutzera emoteko. Horrezaz gan, emakumez osotutako iraganeko eta gaurko musikea ikertu eta katalogetan ditu, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu