II. Hegopop jaialdia: maiatzaren 7tik 12ra Bilbon

Bizkaie! 2007-04-12 02:00   Musikea

Aurtengo jaialdiaren protagonista Astrud talde kataluniarra izango da, eta maiatzaren 11n izango dira Bilboko Kafe Antzokian ‘Tú no existes’ izenburuko lan barria aurkezten. Astrud-egaz batera, egun berean Rudiguer eta Ana Elena Pena be izango dira eszenatokian.

Maiatzaren 7tik 12ra bitartean izango da Bilbon Hegopop jaialdiaren bigarren edizinoa. Aniztasuna bere adierazpen guztietan sustatzeko asmoz Euskadi mailan lehen aldiz sortutako ekimen musikal eta artistikoa da Hegopop.

Antolakuntzako iturriek adierazo dabenez, barrikuntzen artean, aurtengo edizinoan parte hartuko daben musika taldeen inguruko emonaldiak eta bestelako adierazpen artistikoak izango dira ikusgai Bilboko FNAC dendako aretoan maiatzaren 7tik 9ra.

Musikearen atalari jagokonez, maiatzaren 10ean emongo jako hasierea, Easy Snap taldeak Conjunto Vacio diskotekan emongo dauen kontzertuagaz.

Aurtengo jaialdiaren protagonista Astrud talde kataluniarra izango da, eta maiatzaren 11n izango dira Bilboko Kafe Antzokian ‘Tú no existes’ izenburuko lan barria aurkezten. Astrud-egaz batera, egun berean Rudiguer eta Ana Elena Pena be izango dira eszenatokian.

Hurrengo egunean, maiatzaren 12an, Glamour to Kill taldeko kide izandako Luis Miguelez & the Glitters musika talde barriaren aurkezpena izango da Kafe Antzokian, ‘Glitter Klinic’ lehen lanagaz. Hori baino lehenago Kassidy eta La Prohibida ikusi ahal izango dira. Yogurinha Borova izango da kontzertuen aurkezlea.

Horrezaz guztiaz gan, hainbat jai egongo dira Roberta Marrero eta Varon Dandy DJekaz, eta baita Ivan Garcia ilustratzailearen erakusketa bat be Hegoak alkartearen lokalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu