Mende hasierako euskal kulturea eta gizartea aztertuko ditue Hermes aldizkariaren 90. urteurrenean
2007-04-11 02:00Hermes aldizkariaren 90. urteurrenagaz bat eginez, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak Bilboko argitalpena aztertuko dauen programea antolatu dau, hainbat hitzaldi eta erakusketa bat hartuko dituan ekimena.
Hermes aldizkariaren 90. urteurrenagaz bat eginez, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak Bilboko argitalpena aztertuko dauen programea antolatu dau, hainbat hitzaldi eta erakusketa bat hartuko dituan ekimena.
Hermes Euskal Herriko aldizkaria 1917-2007 izenburuagaz, mende hasierako Bilboko kulturan erreferente izandako proiektu honen inguruan egingo dabe hausnarketea Juan Pablo Fusi, Jon Kortazar, Ismael Manterola edo Jose Antonio Ereño lako irakasle eta katedradunek. Artea, literaturea, gizartea, kulturea, abertzaletasuna eta gai honeek Hermes aldizkarian izandako tratamendua izango dabe abiapuntu apirilaren 16, 17 eta 18rako antolatu diran hiru jardunaldiek. Bidebarrieta liburutegian izango dira berbaldiak, arratsaldeko 19:30tatik aurrera, eta sarrera dobakoa da.
Egitaraua:
- Astelehena, apirilak 16: ‘Arte y literatura en Hermes’.
Parte-hartzaileak: Ismael Manterola, UPV-EHUko Arte Historiako irakaslea ‘Hermes, los pintores vascos de su tiempo’ tesiagaz etaBegoña Rodríguez Urriz, Gaztelerazko Hizkuntza eta Literatura Katedraduna.
Moderatzailea: Jon Kortazar, UPV-EHUko Euskal Literaturako katedraduna.
- Martitzena, apirilak 17: ‘La revista Hermes y el nacionalismo vasco’.
Parte-hartzailea: Jose Luis de la Granja, UPV-EHUko Historia Garaikideko katedraduna.
Aurkezlea: Ludger Mess,UPV-EHUko erretoreorde eta Historia Garaikideko katedraduna.
- Eguaztena, apirilak 18: ‘Sociedad y cultura en el País Vasco, 1900-1930’
Parte-hartzailea: Juan Pablo Fusi, Complutense Unibersidadeko Historia Garaikideko irakaslea.
Aurkezlea: Jose Antonio Ereño, Deustuko Unibersidadeko Historiografia irakaslea.
Bidebarrieta Liburutegiko erakustokietan urte amaierara arte ikusgai egongo dan Hermesen erakusketa bategaz osotzen da programea. Izan be, argitalpen honen filosofia eta Bilboko eta Euskal Herriko kulturan izandako oihartzuna herritarrei gehiago hurreratu nahian, Bilboko Udaleko Kultura eta Euskera Sailak Hermesen inguruko hogeina lan batu ditu Bidebarrietan: kultur proiektu honen eta berau aurrera eroan ebenen inguruko lan, ikerketa eta artikulu desbardinen bildumea, aldizkariaren aleakaz osotzen dana.
Erakusketeak hiru atal ditu: ‘Hermes Euskal Herriko aldizkaria’ izenekoan argitalpenaren zenbaki desberdinak ikusteko aukerea egongo da; ‘Hermes aldizkariaz’ atalak argitalpenaren inguruko lan eta artikuluak batzen ditu; eta ‘Bilbo hiria Hermes aldizkarian’ izenburupean mende hasierako uria kultu aldizkari honen orrietan ezagutzeko aukerea eskaintzen da.
Urteurrenaren ospakizuna osotu eta herritarrak berau ospatzera animetako, hainbat banderatxo jarriko dira Korreo eta Bidebarrieta kaleetan apirilaren 15etik aurrera. Bilbon, Euskal Herrian eta estadu mailan kultu erreferente izan zan aldizkari honetako hainbat kolaboratzaileen izenak irakurri ahal izango dira banderatxoetan.
Hermes
Hermes kultur aldizkaria Bilbon jaio zan 1917an, ‘ideien hegodun mezularia eta bokantzaren patroi’ izateko helburuagaz. Jesús de Sarría, Eduardo Landetaedo Alejandro de la Sotalako personen eskutik, kultur eta politika mailako aurreretxiak gainditu eta ekarpen, korronte eta eretxi desbardinei bide egitea izan zan Hermesen filosofiaren oinarria. Telesforo Aranzadi, Emiliano de Arriaga, Resurrección María de Azcue, Pio Baroja, Miguel de Unamuno, Ortega y Gasset, Ramiro de Maeztu, Rafael Sánchez Mazas, Eugenio D´ors, Margarita Nelken, Juan Ramón Jiménez, Ezra Pound, Joaquín Zuazagoitia, Gregorio de Balparda edo Salvador de Madariaga lako egileen lanak argitaratu ziran Hermesen; eta bertan aurkeztu zan lehen aldiz Rabindranath Tagore gazteleraz.
Aniztasun eta barriztapenaren ikur bihurtu zan Hermes bost urteko bizitza laburrean, loratzen hasia zan gizarte baten sinbolo. Beste kolaboratzaile batzuen artean, Alejandro de la Sotaren narrazinoek islatu eben ondoen mende hasierako Bilboko bizimodua: Bilboko jostunak, Igeretxeko bainulariak, Aste Nagusiko zezenketak edo Bizkaiko uriburuko jatetxeak landu zituan Hermesek, Eusko Ikaskuntzako Oñatiko kongresua lako beste jazoera batzuekaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!