Boney M taldeak kanta onenen diskoa egin dau

Bizkaie! 2007-01-29 01:00   Musikea

Talde mitikoak 'The Magic of Boney M' izeneko bildumea kaleratuko dau aste honetan, salmenta-zerrendetan lehenengo postua lortu eta 30 urtera. Lehenengo leku hori ‘Daddy Cool’ kanteari esker lortu eban.

Bilduman, taldearen ibilbide musikaleko 20 kanta esanguratsuenak jasoten ditue Marcia Barret eta Liz Mitchell kantari jamaikarrek, Maizie Williams modeloak eta Bobby Farrel DJak osotutako taldeak. Ganera, ‘Sunny’ kantearen bertsino barria, Mousee T. DJ alemaniarrak egindakoa sartu dabe diskoan bonus track legez. Bildumarako aukeratutako kanta batzuk honeek dira: ‘Painter Man’, ‘Happy Song’, ‘Felicidad’, ‘Still I´m sad’, ‘Gotta Go Home’ eta ‘Baby Do You Wanna Bump’.

Boney M taldeak, 30 urteko ibilbidean, 150 miloe disko inguru saldu ditu. Askotan, ganera, zerrendetako lehenengo postuetan izan ziran ‘Ma Baker’, ‘Belfast’ eta ‘Rasputin’ kantei esker, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu