Morgako Udalak bizkaierazko ikastaro bat antolatu dau

Bizkaie! 2007-01-11 01:00   Euskerea berbagai

Morgako Udalak bizkaierazko alfabetatze eta hobetze ikastaroa antolatu dau herritarrei zuzenduta. Beste urte batzuetan be antolatu da ikastaro hau, eta honen asmoa euskalkiaren erabilerea bultzatzea da.

Morgako Udalak bizkaierazko alfabetatze eta hobetze ikastaroa antolatu dau herritarrei zuzenduta. Beste urte batzuetan be antolatu da ikastaro hau, eta honen asmoa euskalkiaren erabilerea bultzatzea da, bai idatziz eta bai berba egiterakoan, eta bizkaieraz era egoki batez berba egiten ikasteko erraztasunak emotea. Klaseak Morgako Liburutegian hasiko dira datorren zapatuan.

Bizkaierearen ezaugarri bereziak landuko dira Morgako ikastaroan, euskalki honetan idatzi edo berba egiteko behar diran oinarrizko tresnak eskainiz. Besteak beste, aditza eta deklinabidea eta oinarrizko gramatikea dira, Morgako Liburutegian datorren zapatutik ta bagilera bitartean, emongo dan alfabetatze eta hobetze ikastaroaren gaietariko batzuk.

Hezkuntza sistemearen bitartez euskerea ikasi dabenentzako bizkaierea erabilteko, eta egunero euskalki hau erabilten dabenentzako idazkerea lantzeko aukerak emongo dira ikastaro honetan.

Klaseak zapatuetan izango dira goizeko 10:00etatik 13:00etara herriko liburutegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu