Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua saritu dau laugarren aldiz
2006-12-01 01:00Sari honek barrikuntzarako proiektuen kalidadea eta ikasgelan daben aplikazinoa baloretan ditu.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak (IMH) aurkeztu dauen ‘Oinarrizko Gaitasunak’ izeneko proiektuak jaso dau 2006ko Espainiako Hezkuntzaren Ikerketa eta Barrikuntzarako Sari Nazionalaren ohorezko aitamena. Sari honek barrikuntzarako proiektuen kalidadea eta ikasgelan daben aplikazinoa baloretan ditu.
IMHko iturriek adierazo dabenez, lanbide heziketako zikloko ikasleek oinarrizko bakotasun jakin batzuk ditue eta horreek gainditzen laguntzeko formatu digitaleko baliabide didaktikoak landu ditu ‘Oinarrizko Gaitasunak’ proiektuak. Baliabideok lantzeko hezkuntzan apliketan diran teknologia barriak erabili dira eta fabrikazino arloko kasu errealetan oinarritzen dira.
Proiektua Monica Gilek landu dau eta ikasgelan Ruben Odriozola eta Jon Egaña irakasleek garatu dabe, IMHko Mekanizazinoko zikloaren lehen eta bigarren mailan, emoitza bikainakaz.‘Oinarrizko Gaitasunak’ proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak finantziau dau eta 2006-2007 ikasturterako Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak proiektuaren luzapena finantziauko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!