‘San Quirico’ Karidadeko Bentaren hirugarren diskoa

Bizkaie! 2006-11-29 01:00   Musikea

Taldearentzat hirugarrena dan diskora hamaika kantu barri eta munduko musika desbardinak batu ditue, besteak beste, Balkanetako, Italiako eta Arabiako musikak.

Jon Maia bertsolaria buru dauen Karidadeko Benta taldeak ‘San Quirico’ disko barria plazaratu dau Gaztelupeko Hotsak diskoetxeagaz. Taldearentzat hirugarrena dan diskora hamaika kantu barri eta munduko musika desbardinak batu ditue, besteak beste, Balkanetako, Italiako eta Arabiako musikak. Karidadeko Benta talde akustiko ezohikoa da. Jon Maiaren bertsoak helikoia, tronpeta, klarinetea, bost soketako baxua, perkusinoa eta biolina lako musika tresnakaz buztartzen ditue, nahasketa berezia sortuz.

Maiagaz batera, Aran Santamariak (ahotsa eta klarinetea), Inazio Tolosak (tronpeta eta klarinetea), Jon Manzisidorrek (gitarra), Imanol Manterolak (perkusinoa) eta Domentx Uzin musikologoak hartu dabe parte proiektu honetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu