Gitarra elektrikoa joten ikasteko DVDa

Bizkaie! 2006-11-29 01:00   Musikea

Jose Mari Agirretxea, KEU musikaria da lan honen arduraduna eta gitarrea joten era errazean ikasteko aukerea eskaintzen dau. Etsaiak, Fjord eta UEK musika proiektuetan ibilitako gitarra jotzaile ondarrutarrak zuzendutako gidoian oinarritzen da lana eta Arrasateko Arteman enpreseak egin dau proiektuaren grabazinoa, produkzinoa eta koordinazinoa.

Jose Mari Agirretxea, KEU musikaria da lan honen arduraduna eta gitarrea joten era errazean ikasteko aukerea eskaintzen dau. Etsaiak, Fjord eta UEK musika proiektuetan ibilitako gitarra jotzaile ondarrutarrak zuzendutako gidoian oinarritzen da lana eta Arrasateko Arteman enpreseak egin dau proiektuaren grabazinoa, produkzinoa eta koordinazinoa. Gitarra ikastaroaren oinarrizko pausuak jasoten dira DVDan, ikusten ikasteko modu errazean eta entreteniduan.

Musika eskoletan erabilteko materiala sortu gura izan dau Keuk, berak batutako esperientzia teorikoa eta praktikoa erabilita. Era berean, gitarrea ikasteko lehenengo pausuak emon gura dituan edozeinek erabil leike materiala. Irudiak, soinua eta dokumentuak topau daitekez DVDan, ordenadorearen bidez behar egiteko.

Grabazinoak 2006ko udan egin ziran Arrasateko Goiena telebistako platoan eta Azkatareko Katarain estudioan. Teknikari lanak Iban Toledok egin ditu eta lanaren koordinatzailea Arteman enpresako Gorka Etxabe izan da.

Aurrerantzean, gitarra elektrikoa joten hobetzeko material gehiago kaleratzea da musikari ondarrutarraren ideia. Egun, Musika Modernorako Gaitasun agiria lortu ostean, Keuk gitarra elektrikoa irakasten du Ondarroako, Soraluzeko eta Bermeoko musika eskoletan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu