AEK-k ‘Aizu!’ aldizkariaren 25. urteurrena ospatuko dau abenduan

Bizkaie! 2006-11-28 01:00

Urteurrena dala-eta, ‘Aizu!’-k ale berezi bat kaleratuko dau. Gainera, jai bat ospatuko da Bilboko Kalderapeko kulturgunean.

Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) ‘Aizu!’ aldizkariaren 25. urteurrena ospatuko dau abenduan, 1981eko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztu eben eta aldizkariaren lehenengo zenbakia.


Urteurrena dala-eta, ‘Aizu!’-k ale berezi bat kaleratuko dau. Gainera, jai bat ospatuko da Bilboko Kalderapeko kulturgunean, AEK-ko iturriek prentsa-ohar bidez jakinarazo dabenez.

Hori guztia eta aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan egingo dan eskaintza bereziaren barri emoteko, eguaztenean prentsaurreko bat eskainiko dabe, Kalderapekon bertan, Mertxe Mujika AEK-ren koordinatzaile nagusiak, Eñaut Mitxelena ‘Aizu!’ aldizkariaren koordinatzaileak eta Esther Zarandona ‘Aizu!’-ren talde sortzaileko partaideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu