Soziedad Alkoholikako kideak errubakotzat jo ditu epaileak
2006-11-22 01:00 MusikeaSoziedad Alkoholika musika taldeko bost kideak eta ordezkaria errubakotzat jo ditu Auzitegi Nazionaleko lehen Zigor Aretoak. Terrorismoa goraipatzea leporatuta auzipetu zituen, baina ez dau delitu hori ikusi epaileak.
Soziedad Alkoholika musika taldeko bost kideak eta ordezkaria errubakotzat jo ditu Auzitegi Nazionaleko lehen Zigor Aretoak. Terrorismoa goraipatzea leporatuta auzipetu zituen, baina ez dau delitu hori ikusi epaileak. Blanca Rodriguez fiskalak, barriz, urte eta erdiko kartzela-zigorra eskatu eban sei kideontzat.
Ebazpenean jaso danez, talde gasteiztarraren kantuek ez ditue gitxiesten ETAren biktimak eta talde armatua ez dabe goraipatzen. Terrorismoa goraipatzetik hur egon daitekeen abesti bakarra ‘Explota zerdo’ izenekoa dala uste dau epaimahaiak, baina ez dau uste zigortzeko modukoa danik. Kantuan ondokoak esaten dira: ‘Cualquier día estará cerca de ti y sentirás que no puedes soportar, su olor te hará vomitar, explota cerdo. Algún día reventarás. Huele a esclavo de la ley, zipaio, siervo del rey. Lameculos del poder, carroñero coronel’. Kontuak kontu, SAko kideek epaiketan esandakoa aintzat hartu dau Auzitegiak. Musikarien arabera, porroak erreten zituen gazteei buruzko informazinoa Poliziari helarazoten eutson zelatari baten kontrako mezua bialtzea zan abestiaren helburua, ez besterik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!