Coca-colaz ‘gaixotuta’
2006-11-21 01:00Emakume errusiar batek 5.000 litro Coca-cola edan ditu bost urtean eta enpreseari salaketea jarri deutso, ‘freskagarriak gaixotu egin dauelako’. Natalya Kashubaren esanetan, ‘insomnioa eta bihotzerrea’ eragin deutsoz eta kalte-ordaina eskatzen deutso enpresa estadubatuarrari.
Emakume errusiar batek 5.000 litro Coca-cola edan ditu bost urtean eta enpreseari salaketea jarri deutso, ‘freskagarriak gaixotu egin dauelako’. Natalya Kashubaren esanetan, ‘insomnioa eta bihotzerrea’ eragin deutsoz eta kalte-ordaina eskatzen deutso enpresa estadubatuarrari.
Emakumearen abogadu Alexey Monakhoveren esanetan, emakumeak coca-coleagazko menpekotasuna dauka, ‘botilen tapoien truke emoten ebezan opariak dirala eta’. Izan be, sasoi batean, promozinoan irratiak eta koltxoi puzgarriak emoten ebazan edari enpreseak. Abogaduak emakumeak daukazan irrati eta koltxoi puzgarri danak erabiliko ditu proba legez.
Errusiako gorteek emakumearen argumentua onartu dabe, ‘coca-cola enpreseak ez dauelako ohartarazoten edari asko edatearen ondorioen ganean’. Horren ondorioz, enpresa estadubatuarrak 118 dolarreko kalte-ordaina emon eutson emakumezkoari baina emakumezkoak 112.000 dolar eskatzen deutsoz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!