Erakusleihoen lehiaketan izena emoteko epea zabalik dago
2006-11-10 01:00Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketearen edizino barria martxan dago honezkero. Bilboko Merkataritza Ganbareak 23 urte daroaz lehiaketea antolatzen, Bizkaiko auzo, herri eta urietako irudi komertziala sustatzeko helburuagaz.
Bizkaiko Erakusleiho Lehiaketearen edizino barria martxan dago honezkero. Bilboko Merkataritza Ganbareak 23 urte daroaz lehiaketa hau antolatzen, Bizkaiko auzo, herri eta urietako irudi komertziala sustatzeko helburuagaz.
Merkataritza-erakundeko iturrien arabera, lehiaketan gero eta komertzio gehiagok hartzen dau parte. Azken bost urteotan, 3.000 komertziok emon dabe izena lehiaketan Bizkaia osoan. 2005eko edizinoan, 562 erakusleiho izan ziran.
Aurten, 28 udalen laguntzinoa izan dabe antolatzaileek: Bilbo, Abanto Zierbena, Alonsotegi, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Derio, Elorrio, Erandio, Galdakao, Gernika, Getxo, Gordexola, Güeñes, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ondarroa, Orduña, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopelana, Trapagaran eta Zornotza.
Izena emoteko epea astelehenean, zemendiak 13, hasi eta abenduaren 7an amaituko da. Erakusleihoak erakusteko epea abenduaren 9tik 31ra artekoa izango da.
Merkatariek EHUko Arte Ederren Fakultadearen eta Karrera Barrien Euskal Institituaren aholkularitzea eskatu ahal izango dabe. Horren harira, ‘Barne-Diseinua Saltokietan’ eskuliburua argitaratuko da, bizkaitar merkatariei zuzenduta.
BBK eta El Correo dira lehiaketearen babesleak. Kolaboratzaileak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila, Bilboko Udala, Telefonica, Iberdrola, El Corte Ingles, Cafes Baque, El Nervion, Punto Radio, Bilbo Vision eta El Correo Digital dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!