Rocka eta Poesia Leioan
2006-10-31 01:00 MusikeaRock-a eta poesia buztartu guran, Rock-a eta Poesia Lehen Jardunaldiak izango dira Leioan zemendiaren 2, 16, 23 eta 30ean. Gari, Juan Carlos Perez, José Ignacio Lapido, Quique Gonzalez, Aurora Beltran, Antonio Vega, Niko Etxart eta Josele Santiagok roc-ak dauen poesia erakutsiko deuskue.
Rock-a eta poesia buztartu guran, Rock-a eta Poesia Lehen Jardunaldiak izango dira Leioan zemendiaren 2, 16, 23 eta 30ean. Gari, Juan Carlos Perez, José Ignacio Lapido, Quique Gonzalez, Aurora Beltran, Antonio Vega, Niko Etxart eta Josele Santiagok roc-ak dauen poesia erakutsiko deuskue.
Kontzertuakaz batera, zenbait mahai-inguru be egingo dira. Horreetan, rockagaz zerikusia daben hainbat idazle, kazetari, zinemagile zein marrazkilari ospetsuk hartuko dabe parte.
Ekitaldiak Leioako Kultur aretoko auditoriumean izango dira arratsadeko 20:00etan hasita. Sarreren prezioa 10 eurokoa izango da.
Rocka eta poesia
Musika herrikoia beti arte txikitzat hartu izan bada be, rocka zerrendearen amaieran egon da betidanik, musika klasikoak edo jazzetik hurreko eliteek izan daben aintzatespenetik urrun. Rocka, gaztetasunaren eta asaldaketearen sinboloa, fintasunik eta sentiberatasunik barik azaltzen da, latz, batzuetan gogor, gehiegizko eta probokatzaile, eta, jakina, ezelako poesiarik barik.
Dana dala, poesia rockean ezkutatzen da, gitarra distorsionau eta dunbal-golpe borobilen artean uzkurtuta. Rock artista askok poesia eta letraz jantzi dabe euren musikea, eta poesia eta letra horreek erabagiorrak izan dira belaunaldi askoren heziketan..
Horregatik merezidu dau, riff eta soinu bereziez harantzago, musikari honeen errimak eta aieneak entzutea, izan be, gauzak azkarregi doazen mundu honen kronistak dira. Fast-foodaren burrukalariak, trobadore zaharren oinordekoak, estadistiketan galdutako milioika gizabanakoren ahotsak, prisaren eta berehalakotasunaren galtzaileak, baina mundua hiru minututan salbetako kapaz diranak. Artiston abesti bakotxean poema bat dago, eta, gitxienez, munduaren parte batek entzun egin behar ditu.
Kontzertuak
- Zemendiaren 2an: JC Perez & Jose Ignacio Lapido
Mahai-ingurua:
Moderatzailea: Cristina Ardanza Radio Euskadiko kazetaria).
Joseba Martin (Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioko arduraduna).
- Zemendiaren 16an: Quique González & Aurora Beltran
Mahai-ingurua:
Moderatzailea: Cristina Ardanza (Radio Euskadiko kazetaria).
Fernando Fernández Garayoa (Diario de Noticias egunkariko kazetaria).
- Zemendiaren 23an: Antonio Vega & Niko Etxart
Mahai-ingurua:
Moderatzailea: Cristina Ardanza (Radio Euskadiko kazetaria).
Pedro Elias Igartua (Gara/Bilbo Hiri Irratiko kazetaria).
- Zemendiaren 30ean: Josele Santiago & Gari
Mahai-ingurua:
Moderatzailea: Cristina Ardanza (Radio Euskadiko kazetaria).
Roberto Moso (Zaramako abeslari ohia eta kazetaria Radio Euskadin).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!