Lucia Etxebarria plagieteagaitik salatu dabe

Bizkaie! 2006-09-12 02:00

Jorge Castello psikologoak Lucia Etxebarria idazlea salatu dau. Castelloren esanetan, ‘Etxebarriak, azken liburuan, nire artikulu baten zati bat kopiau dau’. Salaketea egile-eskubidea urratzeagaitik jarri deutso eta ‘testua kopieteaz gan, hainbat ideia be hartzen ditu’, ganeratu dau psikologoak.

Etxebarriak bigarrenez egin beharko deutso aurre ezaugarri bardintsuak daukazan salaketa bati, 2001ean Interviú aldizkariak Antonio Colinasen Estación de infierno liburuko pasarteak plagietea leporatu eutson eta. Oraingoan, prentsa-ohar baten bidez, idazleak jakinarazo dau ez dauela izan salaketearen barri eta harrituta dagoala gertakariagaz. Aurreko liburuaz honakoa esan dau: ‘plagioa erakutsi izan balitz, liburu hori ez litzateke dendetan egongo baina sei urte pasau dira eta lana oraindino salgai dago’.

Ibilbide profesionalean hainbat sari jaso ditu Lucia Etxebarriak, honakoak, besteak beste: 1998an, Nadal Saria; 2001ean, Primavera Saria; eta, 2004an, Planeta Saria.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu