Azala iluntzeko makinak galarazo gura dabez
2006-08-04 02:00Azala iluntzeko makinek botaten dabezan erradiazino ultramoreek azaleko minbizia izateko arriskua handitzen dabe eta gazteek gaixotasun hori izateko arrisku gehiago daukie, Medikuen Mundu Erakundeak ataratako Europako Batasuneko txosten baten arabera.
Azala iluntzeko makinek botaten dabezan erradiazino ultramoreek azaleko minbizia izateko arriskua handitzen dabe eta gazteek gaixotasun hori izateko arrisku gehiago daukie, Medikuen Mundu Erakundeak ataratako Europako Batasuneko txosten baten arabera. Holan, gazteen artean aparatu horreek ez erabilteko, 18 urtetik beherakoei erabilerea galarazoteko proposamena egin dabe erakunde ofizialek
Eguzkia modu artifizialean hartzeko aparatu horreek azala zahartzea be eragiten dabe eta efektu hori atzeraezina da. Azalean tximurrak, biguntasuna eta pigmentazinoaren banaketan arazoak eragin leikiez.
Europan, 2000. urtean, 35.000 lagunek izan eben azaleko minbizia eta horreetako 9.000 gatxak jota hil ziran.
Erradiazino ultramorearen eta artifizialaren ezaugarri fisiko eta biologikoen artean desbardintasunik egon ez arren, Medikuen Mundu Erakundeak aurkeztutako txostenaren arabera, azala iluntzeko aparatu horreek melanoma txarra izateko arriskua gehitzen dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!