Bildurrezko filmen zikloa Santurtzin

Bizkaie! 2006-08-02 02:00
Abuztuaren 31ra arte

Bildurrezko zinemari buruzko zikloa garagarrilaren 5ean hasi zan Santurtziko Las VIñas liburutegian eta abuztuaren 31ra arte, eguaztenero, mueta horretako pelikulak ikusteko aukerea egongo da.

Santurtziko Las Viñas liburutegian 'Dardara' izeneko bildurrezko filmen ganeko zikloa antolatu dabe. Pasa dan garagarrilaren 5ean hasita abuztuaren 31ra arte, eguaztenero, bildurrezko filmak ikusteko aukerea izango dabe bertara hurreratzen diranak.


Abuztuko agendea

Abuztuan, film honeek egongo dira ikusgai:

Abuztuak 2: 'Atracción diabólica'
Abuztuak 9: 'El sótano del miedo'
Abuztuak 16: 'La nueva pesadilla'
Abuztuak 23: 'Secuestradores de cuerpos'
Abuztuak 30: 'El exorcista'

Emonaldiak eguerdiko 12:30ean hasiko dira, akaso, ohituren arabera, filmak ikusteko ordu aproposena izan ez arren. Sarrerea dobakoa da baina, plazak mugatuta dagozanez, arin ibili.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu