Txinak eskuko telefonoak blokeauko ditu unibersidadeetan

Bizkaie! 2006-06-05 02:00

Ikasleen eskuko telefonoen seinalea blokeauko dauela iragarri dau Pekineko Gobernuak.

Txinan, hainbat unibersidadetako 9.500.000 ikaslek datorren astean egin behar dabezan urte amaierako azterketetan ez kopietako helburuagaz, Gobernuak eskuko telefonoen seinalea blokeetako agindua emon dau.

Igaz 1.700 ikasle atrapau ebezan eskuko telefonoaren bidez kopietan eta horri aurre egiteko hartu dau Gobernuak horren erabagi zorrotza.

Horrezaz gan, azterketetan kopiatuko ez dabela agintzen daben agiri bat sinatzera behartuko dabez ikasleak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu