Katalanaren eta euskerearen arteko zubiak

Saioa Torre Gereketa 2006-05-23 02:00   Musikea

Politikea albo batera itxi eta, sei urtetan diskorik atara barik egon ostean, 'Arimaren zubia / Ponts de l´anima' lana kaleratu barri dau Gorka Knörrek.

Azken aldian, Gorka Knörr (Tarragona, 1950) politikeari lotuta ikusi izan dogu baina aspalditik jatorko musikeaganako loturea eta irakurle batek baino gehiagok gogoratuko ditu aspaldiko kanta hareek. Sei urtetan diskorik atara barik egon ostean, 'Arimaren zubia / Ponts de l´anima' lana kaleratu dau. Izenburuan bertan argi geratzen dan legez, kantak euskeraz eta katalanez dagoz, 'nire bizitzako erreferentzia biak'.

Natxo Knörr anaiaren pianoa dago kanta danen oinarrian. Gorka gitarreaz eta abesteaz arduratzen da eta letra batzuk be berak idatzi ditu. Mohamed Sidati Europako Parlamentuan Fronte Polisarioaren ordezkari nagusiaren poema bat erabili dau 'Antes de volver a encontrarte' kantarako (gaztelaniaz abesten dauen bakarra) eta Serratek idatzitako 'Paraules de amor' kantearen bersinoa egin dau, 'Maitasun hitzak' izenburupean.

Politikea erabat baztertuta, enpresa ikasketak egiten hasi da semeagaz batera eta plazaratu barri dauen diskoa aurkezteko kontzertuak emoten hastea da Knörren asmoa, bagileko azterketez gan. Dana dala, geugaz berba egiteko astia izan dau eta laster izango dozue Bizkaie!-n barriketaldia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu