Iñaki Palaciosek partitura liburua kaleratu dau
2026-02-20 08:28 MusikeaIkasketa eta taldelanerako pentsautakoak.

Iñaki Palacios musikari eta konpositoreak haren ibilbide artistikoaren funtsezko zatia batzen dauen partitura liburua kaleratu dau. Bertan, euskal folklorea, tradizinoa, proposamen garaikideak eta soinu hizkuntza barriak buztartzen ditu.
Liburuak 35 partitura batzen ditu; ikasketa eta taldelanerako pentsautakoak. Errepertoria egungo ikuspegitik zabaltzeko interesa daben musika eskola, konserbatorio eta musikariei dago zuzendua. Lan horreek, haren proiektu diskografiko eta eszenikoen parte dira. Halanda ze, musikea ikasteko, jagoteko eta eboluzionetako espazio bezela ulertu daiteke.
Formatu fisikoak, gainera, USB berezia dauka. Bertan, abesti guztiak backing track formatuan dagoz, horrek aukerea emoten dau audioen ganean joteko eta taldearen barruan sentiduteko.
Proiektua bokazino pedagogiko eta kulturalean oinarritzen da, ikasgelarako material erabilgarria eskaintzea eta txistua testuinguru barrietara hurreratzea, baita tradizinoa bizirik eta eboluzionetan dagoala erakusteko be.
Liburua egilearen webgunean (www.inakipalacios.eus) eta Baga-Biga produkzino-etxearen webgunean (www.baga-biga.eus) eskuratu ahal izango da, 35 euroan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
