Juantxo Skalarik 'Tiempo Que Perdí' kaleratu dau

Bizkaie! 2026-02-18 07:48   Musikea

Artisteak galdutako denporea berreskuratuko dau, arimaz eta skaz ganezka.

Skalarik Tiempo Que Perdí kaleratu dau, disko barriaren bigarren aurrerapena, indartsua, atzera begituten dauen abestia. Skalari soinuaren esentzia klasikoa egungo eta zuzeneko energiagaz buztartuta. Single barri honek 2026an hainbat uritan eskainiko dauen aurkezpen bira baterako bidea edegiten dau, zezeilaren 27an Reusen (Lo Submarino), martiren 13an Vicen (La Cabra), martiaen 20an Madrilen (But aretoa) eta maiatzaren 9an Alacanten (Marearock aretoa). Material baria aurkezteaz gan, bere ibilbidea markau daben klasikoak errepasauko ditu. Diskoak Radical Park lanean ekindako bideari jarraitzen deutso, etapa artistiko heldua eta etenikbako bilakaeran dagoana.

El Tiempo Perdido – Radical Park E2 disko globala eta kontzeptuala da, hasieratik amaierara entzuteko pentsautakoa, zehetasun bakotxa probetako aukerea emoten dauen produkzino bereziagaz. Lankidetza estrategikoetatik urrun, Juantxo Skalarik lan personal eta koherente baten alde egin dau, bere musika unibersoa zabaltzen dauena, 30 urte baino gehiago nazinoarteko ska eszenan buru izan ondoren. Emoitzea disko organiko, erreal eta sakona da, klasikoa eta garaikidea buztartuz kutsu zinematografikoa dauena. Emili Boschek produzidu dau, Rigoberta Bandini, Cala Vento, Gatibu, Mazoni edo Sandra Monfortegaz egindako lanakaitik ezaguna, lehen mailako talde batega batera, Jordi Mora injinerua, Latin Grammy bi irabazi zituana, Skalariri esentzia atrapau eta soinua lurralde barrietara zabaltzen dauen bitartean.

Kaleratze horren aurretik, Ni Esclavo Ni Rey abestiak diskoaren lehen urratsa markau eban. Abesti hori gauza txarrak astindu eta erritmo klasikoetan dabil, egungo sonoridadeagaz eta zehetasunez osotua. Indarra, mezua eta soul erritmoko errebeldia ditu singleak. Lan barri horren izaerea aurreratzen dau, organikoa eta benetako soinua, zuzenekotik gertu, nabarduraz betetako soinu paisaiakaz batera agertuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu