Eskafandra taldeak 'Damurik ez' abestia kaleratu dau
2026-02-19 08:17 MusikeaEntzun eta ikusi hemen.
Eskafandra taldeak abesti barria kaleratu dau: Damurik ez. Pasinoak, barne-mugak eta barriz jaiotzearen beharra buztartzen ditu, modu emozinonal eta indartsuan.
Abestiak hausnarketa personalerako espazioa edegiten dau, sentimenduak gilzpean gordetzera ohitu gaituan kulturearen aurrean kontrapuntua eginez. Letra iradokitzaileak, barne-burrukea eta askatasunerako grina buztartzen ditu.
Istorioa, ironia eta dramea erabiliz, norberak haren burua mugatzeari uko egiteko konbita da.
Kontuan kontu, Damurik ez bigarren aukeren, ausardiaren eta norberaren egia aldarrikatzearen abestia da.
Fitxa artistikoa
- Sortzaileak: Joseba Iturraspe eta Iban Martin.
- Produkzinoa eta nahasketea: Iba D'Urruti.
- Masterizazinoa: Josu Erviti.
Kontzertuak
- Zezeilak 20: Donostiako Dabadaba Aretoan.
- Martiak 13: Lekeitioko Ikusgarri Zinema Aretoan.
- Apirilak 11: Etxabarriko Elizpe Rock Jaialdian.
- Apirilak 25: Gernikako Iparragirre Aretoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
