Gaur, hilak 19, Erisioni-Georgiako Ballet eta Abesbatza Nazionalak kontzertua eskainiko dau
2026-02-19 13:32 MusikeaBilboko Arriaga Antzokian, sarrerak hemen.
Euskadin emongo dituen kontzertuen aurretik, Erisioni-Georgiako Ballet eta Abesbatza Nazionalak geldialdia egin gura izan dau Gernikako Batzar Etxean, mundu mailako Georgian Treasure bira arrakastatsuan jasoten diran hainbat kantu a capela interpretauz. Energiaz betetako jantza tradizinonalak eta kantu polifonikoak buztartzen dituan Georgiar talde ospetsuaren helburua, Gernikako Arbolearen ondoan euskal herriari autortzea egitea izan da
Erisioni Ballet eta Abesbatza Nazionala 1885ean sortu zan eta Kaukasoko jantza eta kantu tradizinonalen talde zaharrena da. Erreferentziako abesbatzea da Georgiako kantu polifonikoan, Unescok Gizateriaren Kultur Ondare Immaterial lez erregistrautako ahots-diziplina aparta. Taldeak 1977tik aurrera lortu eban ospea mundu mailan, abesbatzeak Voyager 1 zundaren barruan NASAk espaziora bialdu eban urrezko diskorako Chakrulo abesti tradizinonala abestu ebanean.
Kontzertuak
- Gaur, hilak 19: Bilboko Arriaga Antzokian.
- Zezeilak 20: Donostiako Victoria Eugenian.
- Zezeilak 21: Gasteizko Europa Jauregian.
- Zezeilak 22: Nafarroako Baluarte Biltzar Jauregian eta Auditorioan.
Cambay Media euskal produkzino-etxeak atondu dau birea.
Kontuak kontu, Erisioniko abeslariek eta jantzariek gure lurraldeko errealidade kulturala eta politikoa hurragotik ezagutzeko aukerea izan dabe, erreferentziako erakundeak bisitauz, horreen artean Gernikako Batzar Etxea. Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusiak erakundeko buruak eta Mahaiko kideek egin deutsee harrerea. Ondoetorriko agurren eta familiako argazkien ostean, Georgiako taldeak Gernikako Arbolearen aurrean kantu koralaren bidez aurotzea eskaintzeko aukerea izan dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
