Koba Jaialdia Durangon izango da lehenengo aldiz

Bizkaie! 2026-02-20 09:58   Musikea

Orain arte Abadiñon egiten zan.

Orain arte Abadiñon egiten zan Koba Jaialdia, aurton, Durangon egingo da. 

Durangoko Udaleko orezkarien eretxiz: Udalak ilusinoz hartu dau Koba Jaialdiaren etorrerea. Atontzaileakaz gagoz berbetan jaialdia aurrera eroateko, baita beti eskaini dauen kalidadea eta segutasuna bermatzeko be. 

Kontuak kontu, ekitaldia datorren maiatzaren 16an izango da. Datozen asteetan kartelari, edukiari eta sarreren salmenteari buruzko zehetasun gehiago partekatuko ditue. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu