Jokin Labaien nagusi Plazatik Gaztetxerako azken kanporaketan
2006-05-22 02:00 BertsolaritzeaPasa dan zapatuan jokatu zan Soraluzeko Gaztetxean, Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa saioa eta Jokin Labaien arrasatearra nagusitu zan. Giro polita izan zan eta aretoa guztiz bete ez bazan be, 70 lagun inguru hurreratu ziran.
Pasa dan zapatuan jokatu zan Soraluzeko Gaztetxean, Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa saioa eta Jokin Labaien arrasatearra nagusitu zan. Giro polita izan zan eta aretoa guztiz bete ez bazan be, 70 lagun inguru hurreratu ziran.
Gai jartzaile lanetan, Eneko Berretxinaga Soraluzeko gaztea ibili zan eta bere lana oso ondo bete eban.
Maila oneko saioa izan zan orohar eta hasiera hasieratik oso indartsu ekin eutsen 6 bertsolariek. Jokin Labaien, Eneko Abasolo eta Mikel Arrillagaren lanak izan ziran ofizioka, lanik aitagarrienak. Bakarka, Jon Unanue ermuarraren lana be goraipatzekoa izan zan. Gorka Lazkano Berriztarra be polito ibili zan baina hutsegite txiki batzuk be tartekatu ebazan. Iñigo Arzelus Bergararrak be maila txukuna emon eban.
Saioaren amaieran, Jokin Labaien arrasatearra izan zan nagusi. Orohar, bera izan zan saio osoan zehar zuzenena eta arrazoietan be sendo ibili zan. Puntu gitxiko tartean eta finaletik kanpo, Eneko Abasolo "Abarkas" iurretarra eta Mikel Arrillaga eibartarra geratu ziran. Ondoren, Jon Unanue, Gorka Lazkano eta Iñigo Arzelus sailkatu ziran.
Azken sailkapena
- Jokin Labaien……........…180 (Finalera zuzenean sailkatua)
- Eneko Abasolo……………..175
- Mikel Arrillaga…………….…173.5
- Jon Unanue...............…168
- Gorka Lazkano..............165.5
- Iñigo Arzelus..........……..156
Saioaren amaieran, ikusleek gustokoen izan eben bertsolariari saria emon eutsen eta aukeratua Eneko Abasolo "Abarkas" izan zan.
Azken saioa, datorren zapatuan, maiatzaren 27an izango da Mutrikuko Gaztetxean, finala hain zuzen. Bazkaria eguerdiko 14:30etan izango da eta ondoren finaleko saioa.
Finalean kantauko daben 6 bertsolariak ondokoak izango dira: Beñat Gaztelumendi, Joseba Gojenola, Jokin Labaien, Alaia Martin, Agin Rezola eta Gorka Ostolaza.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!