Dobaneko sarrerea eta bisita gidatuak euskal museoetan

Bizkaie! 2006-05-18 02:00

Euskal Herriko museo danetan ospatuko da gaur Museoen Nazinoarteko Eguna.

Euskal Herriko museo danetan ospatuko da gaur Museoen Nazinoarteko Eguna. Ia danetan, sarrerea doban izango da eta ekitaldi bereziak antolatu dabez. Batzuek, ganera, berenberegi preparau dabez erakusketak gaurko. Gazteentzako bisitaldi gidatuak eta ordutegi zabalagoak izango dabez ganera.


Guggenheim (Bilbo)

Beherapenak sarreretan

Museoak ez dau ekitaldi berezirik preparau baina sarrerak prezio erdian egongo dira salgai. Bisitariek erregalu txiki bat jasoko dabe, ganera, eta bisitak dobanekoak izango dira, 11:00etan, 12:30ean, 16:30ean eta 18:30ean.


Itsasadarra Itsas Museoa (Bilbo)

'Bilboko suhiltzaileak eta itsasadarra'

Dobako sarrereaz eta bilduma iraunkorra ikusteko aukeraz gan, 'Bilboko suhiltzaileak eta itsasadarra' izeneko erakusketa ikusi ahal izango da gaur. Suhiltzaileen lana azaltzen da erakusketan.


Arte Eder Museoa (Bilbo)

Bisitaldi gidatuak, doban

Arte garaikidearen inguruko erakusketea ikusteko, dobako bisita gidatuak antolatu ditue gaurko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu