Berbaldi interesgarria Felipe Arrese eta Beitiaren heriotzearen 100. urteurrenaren harian

Bizkaie! 2006-05-16 02:00

Maiatzaren 20an, Felipe Arrese eta Beitiaren heriotzearen 100. urteurreneko ospakizunen barruan, Gerediagak eta Otxandioko Udalak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, Enriqueta Sesmerosek berbaldi bat emongo dau Otxandion 'Euskal Herria eta Otxandio Felipe Arreseren garaian' izenburupean.

Maiatzaren 20an, Felipe Arrese eta Beitiaren heriotzearen 100. urteurreneko ospakizunen barruan, Gerediagak eta Otxandioko Udalak antolatuta, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, Enriqueta Sesmerosek berbaldi bat emongo dau Otxandion 'Euskal Herria eta Otxandio Felipe Arreseren garaian' izenburupean.

Otxandioko kultur etxean, arratsaldeko 19:00etan, Enriqueta Sesmerosek, historian doktorea eta iraganaren ikerlariak Felipe Arreseren sasoian Euskal Herria eta Otxandio zelakoa zan ezagutzera emongo dau. Gogoratu behar da haren bizitzan karlistada izeneko gerrea sufridu ebala eta, abertzaletasunaren sorrerea eta 'euskal jaien' inguruan sortutako euskal kulturearen berpizkundearen lekuko nagusienetariko bat izan genduala Felipe Arrese.

Felipe Arrese Beitia (Otxandio, 1841-1906) XIX. mendeko euskal literaturako urrezko izenetako bat dogu. Idazle baino lehenago, irudigile izan zan. Gaztetan, 1854an Gasteizen marrazketea ikasita, herriz herri eleizarako irudiak egiten hasi zan, zurez edo harriz. Santugina izan zan, beraz. Bere lehen poemea hogeita hamaika urte zituala argitaratu eban. Arrese Beitiaren poemarik ezagunena 'Ama Euskeriari azken agurrak' izenekoa da; Elizondoko lore-jokoetan lehen saria emon eutsen 1879an. Donostian idatzi eban, eta eskuizkribua Koldo Mitxelena liburutegian dago gaur egun. Poema horrek Euskal Herriaren kontzientzia astindu eban: euskerea galbidean ikusten eban Arrese Beitiak, eta euskaldunak esnarazoteko ordua heldu zala uste eban. Poema, artikulu eta idatzi ugari ekarri eban gero Arrese Beitiak.

Sari asko irabazi zituan lore-joko eta euskal jaietan Arrese Beitiak: Beran, Iruñean, Bilbon, Markinan, Hondarribian, Maulen... Liburuak bee argitaratu zituan: 'Bizkaitar zarrak eta erromatarrak' 1883an; 'Diccionario Manuel Bascongado y Castellano y elementos de Gramática' 1884an. Herri harpidetzearen bitartez, 1900ean poema bildumea argitaratu eban 'Ama euskeriaren liburu kantaria' izenburagaz, eta Arturo Campionen hitzaurreagaz.

Haren jaioterrian, Otxandion hil zan Felipe Arrese Beitia, 1906ko urtarrilaren 16an, hiruroegita hiru urtegaz. Hil ondoren, 1908an beste poema liburu bat argiratatu zan: 'Asti-orduetako bertsozko lanak'.

Gaur egun, Euskaltzaindiak Felipe Arrese Beitia poesia lehiaketea antolatzen dau urtero haren omenez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu