Espiluen jokoa

Saioa Torre Gereketa 2006-05-05 02:00   Musikea

Detrás de los espejos rotos izenburukoa da Doctor Deseok plazaratu barri dauen lana. Aurten 20 urte bete ditu taldeak eta diskoa hamargarrena da. Francis abeslariaren esanetan, esperientzia nahikoa daukagu eta, kanta mexikar ezagun batek dinoan legez, diruagaz ala diru barik, gura doguna egiten dogu.

Detrás de los espejos rotos izenburukoa da Doctor Deseok plazaratu barri dauen lana. Aurten 20 urte bete ditu taldeak eta diskoa hamargarrena da. Francis abeslariaren esanetan, esperientzia nahikoa daukagu eta, kanta mexikar ezagun batek dinoan legez, diruagaz ala diru barik, gura doguna egiten dogu.

Orain arte argitaratutako lanen bide beretik doa hau be, inoiz estilo zehatzik jarraitu ez arren. Horregaitik, aurretik ataratako Metamorfosis lanetik urrundu gura izan dabe, zeozer solteagoa egin, antzezpenetik urrundu eta poparen elementu erritmikoa topau. Diskoa erritmikoagoa da, sinpleagoa, dinamikoagoa, biziagoa. Horretan, akaso, Sorkun eta Jon Calestinoren kolaborazinoek eragina izan dabe.

Egutegiari begiratu barik egiten dau lan Doctor Deseok. Ez daukie ezelako planik etorkizunerako eta momentuan momentukoa egiten disfrutetan dabe. Orain arte Muxikako estudioan egon dira grabetan, kontzertuakaz asteburuan hasi dira eta uda osoa joten egon ostean, batek daki zer egingo dogun; ez dogu etorkizunean pentsetan. Filosofia horren harira, Detrás de los espejos rotos kantuan gaixotasuna hartu dabe berbagai, minbizia hain zuzen be. Arriskua hur ikusi ostean, bizitzeari abesten deutson kantea da. Kanta berezien artean Eta moxia bil atsekabez dago, Francisek abesten dauen Lauaxetaren olerki musikatua. Euskeraz kantetan dau, bizkaieraz, eta oso gustura geratu dala dino.

Esandako moduan, daborduko hasita dagoz kontzertuakaz. Baina jarraitzaileak trankil egon daitekez, uda osoan han eta hemen egongo dira eta. Oraingoz, datorren asteburuan Donostiako Rock Starren (maiatzak 13) izango dira. Maiatzeko azken asteburuan Durangoko Plateruenan (26an) eta Iruñeako Artsaia aretoan (27an) joko dabe eta, ostean, bagilean, Gasteizen, Madrilen eta Bartzelonan izango dira, besteak beste. Informazino zehatza euren webgunean topauko dozue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu