Lau ikuskizun eta film laburrak Bilboko Errekaldeko Umorezko IV. Antzerki Erakustaldian

Bizkaie! 2016-04-04 15:20   Kulturea

Bilboko Udaleko Kultura Sailak Errekaldeko Umorezko Antzerki Erakustaldiaren IV. edizioa inaugurauko dau datorren barikuan; erakustaldia apirileko lau barikuetan (8, 15, 22 eta 29an) egingo da Errekaldeko udaltegian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Europako hizkuntza politikak berbagai izan ditu euskal ordezkaritza batek Korsikan

Bizkaie! 2016-04-04 15:11   Euskerea berbagai

Europako Batasun Libreak (ALE) antolatuta, hainbat herrialdetako ordezkariak batu dira asteburuan Korsikan, Europako hizkuntza politikak aztertu eta leku bakotxeko esperientziak kontetako. Patxi Baztarrika Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordeak berbaldia emon dau. Ganera, Eusko Alkartasuneko, Aralarreko eta Gazte Abertzaleetako kideak be izan dira bertan.

Hemen da IV. Thinking Football Film Festival

Bizkaie! 2016-04-04 13:01   Zinemea

2016ko edizinoa apirilaren 4tik 19a bitartean izango da, saioak astelehen eta martitzenetan eginez. IV. Thinkin Football Film Festivalen hamabost dokumental aurkeztuko ditue hainbat jatorritakoak, esate baterako Brasil, Frantzia, Italia, Espainia edo Erresuma Batukoak. Danak jatorrizko bersinoan aurkeztuko dira.

Haritz Mujika bertsolari asteasuarrak irabazi dau 45. Osinalde Saria

Bizkaie! 2016-04-04 12:34   Bertsolaritzea

Aretoa ganezka egoala, Haritz  Mujika Lasa (Asteasu, 1995) bertsolaria izan da bart onena Gabiriako 45. Osinalde Saria bertso lehiaketan eta berak eroan dau sari nagusia.  Entzuleen gustukoena, barriz, Unai Mendizabal zizurkildarra izan da, eta bertsorik onenaren garaikurra Eneko Araiztegi segurarrak irabazi dau.

Ume eta gazte literaturan balore ez-sexistak bultzatuko ditue 'Irakurleak eraikitzen' jardunaldian

Bizkaie! 2016-04-04 11:34   Kulturea

Apirilaren 5ean eta 6an, berbaldiak eta mahai-inguruak antolatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, Irakurleak eraikitzen izenburupean. Hirugarrenez egingo dabe jardunaldia eta, aurten, ume eta gazte literaturan sexismoaren aurkako baloreak bultzatzera bideratuko dabe egitaraua. Bilbon, Foru Liburutegian izango dira saioak, doban.

Apirilaren 3an, ate edegiak Bizkaiko Arkeologi Museoaren 7. urteurrena ospatzeko

Bizkaie! 2016-04-01 14:27   Kulturea

Datorren domekan, apirilaren 3an, zazpigarren urteurrena beteko dau Arkeologi Museoak eta urteurrena ospatzeko, ate edegien jardunaldi bat antolatu dau; era horretara, bisitariek aukerea izango dabe Apain-mahaiko istorioak: kosmetika eta edertasuna antxinatean aldi baterako erakusketea ikusteko eta gogoan izan egun horretan bertan zarratuko dala erakusketea.

18. urteurrena ospatzeko Gernikako Bakearen Museoak memoria historikoaren inguruko mintegi bi antolatu ditu

Bizkaie! 2016-04-01 12:33   Kulturea

Gernikako Bakearen Museoak 1998ko apirilaren 7an edegi zituan ateak 1937ko apirilaren 26ko bonbardaketea gogoratzeko eta ezagutarazoteko asmoagaz. Orain, 18. urteurrena ospatzeko Gernikako Bakearen Museoa Fundazinoak eta Dokumentazino Zentroak memoria historikoaren inguruko nazinoarteko mintegi bi antolatu ditu: apirilaren 7an bata, eta bagilaren 16an bestea.

Bilbainada lehiaketarako deialdia egin dau Udalak

Bizkaie! 2016-04-01 12:32   Musikea

Urtero antolatzen dau Bilboko Udalak bilbainaden lehiaketea, Nerbioi irratiagaz eta Telebilbaogaz alkarlanean. Bilbori, itsasadarraren inguruko herriei edo bertako personaje, ohitura eta bizipenei buruzko kantak aurkeztu ahal izango dira, bagilaren 10era arte. Euskerazko eta gaztelaniazko bilbainaden sariak egongo dira.

‘Bertso txiki, saio handi’ bertso desafioa jokatuko dabe Zerainen

Bizkaie! 2016-04-01 10:52   Bertsolaritzea

Plaza gehiegirik egiten ez daben lau bertsolari gazte (Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi) transmisino lanean ibilitako lau bertsolarigaz (Jabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabal), bikoteka kantauko dabe.

Eusko Jaurlaritzeak eta Euskerearen Erakunde Publikoak hitzarmena barritu dabe Baionan

Bizkaie! 2016-04-01 10:42   Euskerea berbagai

Ipar Euskal Herrian euskerea bultzatzeaz arduratzen da EEP, Euskerearen Erakunde Publikoa eta, zeregin horretan, Jaurlaritzearen babesa dauka. Baionan sinatutako akordioan, hurrengo hileetan landuko diran alorrak zehaztu ditue erakunde biek eta finantziazinoa be adostu dabe.

Literaldia jaialdiak euskal literaturea eroango dau apirilean Bartzelonara

Bizkaie! 2016-03-31 17:27   Kulturea

Literaturea oinarri dala, baina beste sormen lan batzuei atea zarratu barik, erabarrituta dator aurten Literaldia, Bartzelonako Euskal Etxearen topaketa literarioa. Apirilaren 1etik 29ra bitartean, Kataluniako uriburua euskal literaturearen eta kulturearen erakusleiho izango da.

Euskal Herriko ibaien izenak Euskaltzaindiaren webgunean konsultau leitekez

Bizkaie! 2016-03-31 13:06   Euskerea berbagai

Informazino zehatza eta eguneratua dakar 166. arauak, Euskaltzaindiak ibai bakotxari emoten deutsan izena ezagutzeko. Akademiaren webgunean konsultau leitekez 414 ibairen izenak. Izen bakotxaren forma egokia, mapak eta, kasu batzuetan, erdarazko baliokideak batu ditue.

Bilboko merkatarientzako euskera ikastaroetan 176 ikasle dagoz aurten

Bizkaie! 2016-03-31 12:06   Euskerea berbagai

Bilboko dendetako beharginei euskerazko oinarrizko berbak erakusteko edo euskerea hobetzeko kursoak emoten dira Biribilko egitasmoaren bidez. Aurten, 176 merkatarik emon dabe izena eta, beraz, matrikulazinoak % 12 egin dau gora, Bilboko Udalak emondako datuaren arabera.

Hilebete dago Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoaren Umeentzako II. Marrazki Lehiaketan lanak aurkezteko

Bizkaie! 2016-03-31 11:36   Kulturea

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak umeentzako marrazki lehiaketearen bigarren edizinoa abiarazo dau; 6 eta 14 urte bitarteko umeek parte hartu ahal izango dabe eta helburua uraren garrantziaz sensibilizetea eta bizitzarako ezinbestekoa dan baliabide horregazko umeeek daben ikuspegia ezagutzea da.

Barikuan euskeraz estreinauko da 'Iparraldeko Norman'

Bizkaie! 2016-03-31 10:39   Zinemea

Zineuskadik sustatzen dauen Zinema Euskaraz programearen eskutik, Iparraldeko  Norman  (Norm  of  the  North) filma sei aretotan ikusteko aukerea izango da; estreinaldia datorren barikuan, apirilaren 1ean, izango da ondoko areto  honeetan:  Golem La Morea (Iruñea),  Getxo  Zinemak,  Zugaza  (Durango),  Zalla Zine Antzokia,  Multicines Bilbo eta Antiguo Berri (Donostia).

Matrikulazinoak gora egin dau euskaltegietan, HABEren datuen arabera

Bizkaie! 2016-03-31 10:30   Euskerea berbagai

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuorde Patxi Baztarrikak eta HABEko zuzendari Joseba Erkiziak euskerearen irakaskuntzearen inguruko datuak eta barrikuntzak azaldu ditue agerraldi baten. Batetik, matrikulazinoak gora egin dau eta, bestetik, aldaketak iragarri ditue azterketa ofizial batzuetan. Esaterako, B1 eta B2 mailetan deialdi edegia egongo da.

Burdinbidearen Museoko lurrunezko trenek asteburuetako ibilaldiei berrekingo deutse apirilaren 2an

Bizkaie! 2016-03-30 14:39   Kulturea

Udabarriagaz batera, antxinako tren klasikoez disfrutetako aukerea bueltan da Burdinbidearen Euskal Museoan, Euskotrenek azaldu dauenez. Apirilaren 2an hasita, asteburu guztietan egongo dira ibilaldiak lurrunezko trenean, Azpeitiko instalazinoetatik abiatuta. Zapatuetan bidaia bi egongo dira eta domeketan bat.

Zinebik 'Good things await' film danimarkarra eskainiko dau Hileko Dokumentala zikloaren barruan

Bizkaie! 2016-03-30 12:40   Barriak

Protagonistea Niels Stockholm da, nekazaritza biodinamikoaren munduan dabilen 79 urteko nekazaria. Rita emazteagaz lantzen dau lurra Kopenhage iparraldean. Bere bizitzearen filosofia, gizakia eta lurra unibersoagaz lotuta dagozala dinoan idean oinarritzen da eta, horregaitik, ilargi-egutegiagaz erabateko sinkroniagaz lantzen ditu bere elikagaiak, kosmosagaz ahalik eta harmoniarik egokiena lortzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Areatza Photo Fest argazkilaritza jaialdia egingo dabe apirilean

Bizkaie! 2016-03-30 11:43   jardunaldiak

Argazkilaritzarako zaletasuna bultzatzeko asmoz, lehenengoz antolatu dabe jaialdia Arratiako Areatzako Udalak eta Bostok Photo taldeak. Edade guztietarako jentearentzako jarduerak preparau ditue: Tailerrak, berbaldiak, erakusketak eta abar, nazinoarteko adituakaz. Apiril osoa hartuko dau Areatza Photo Festek.

'Amama' eta 'Muros / Walls' lanak saritu ditue Nantesen

Bizkaie! 2016-03-30 10:59   Barriak

Etxepare Euskal Institutuak sustatzen dauen Fenêtre Basque ataleko bi film saritu ditue Nanteseko Zinemaldian: Asier Altunak zuzendutako Amama lanak Epaimahai Gaztearen Saria irabazi dau, eta Pablo Iraburu eta Migueltxo Molinaren Muros / Walls lanak, barriz, Dokumental Onenaren Saria.

»» Ikusi argazki guztiak (3)