Umorera jo dau Joxean Agirrek bere bederatzigarren nobelan

Bizkaie! 2016-04-14 15:21   Kulturea

Gizajoen katalogoa liburuan (Elkar) autofikzinoa, mundu literarioaren parodia eta umorea nahastau ditu Joxean Agirre azpeitiarrak. Idazten hasi barri dan liburu-saltzaile erretiratu bat da protagonistea. Benetako personaiak sartu ditu Agirrek kontakizunean, tartean autorearen izena daroana. Literatureagaz lotutako pasadizoen bildumatxu bat be badago liburuan.

Bilboko Udaltegiek 5 argazki eta pintura erakusketa jasoko ditue 'Expodistrito' ekimenaren barruan

Bizkaie! 2016-04-14 15:16   Kulturea

Expodistritok, Bilboko barrutietako Udaltegietan eskainiko dan aldi baterako erakusketa zikloak, urteko bigarren seihilekorako egitaraua inaugurauko dau datorren astelehenean, apirilaren 18an.  Udaltegietara hurreratzen diranek, hainbat pintura teknika erabiliz egindako lau pintura erakusketa ibiltariz eta argazki erakusketa batez gozau ahal izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

VII. Euskaraz Bizi Eguna Baionan, apirilaren 16an

Bizkaie! 2016-04-14 13:20   Euskerea berbagai

Izan, Egin, Eragin. Euskal Herrian Euskaraz lelopean ospatuko da VII. Euskaraz Bizi Eguna Baionan. Aldarrikapen jaia Lapurdira eroaten daben lehenengo aldia da, eta EHEk azpimarratu dauenez, salto kualitatiboa emoteko sasoia da: gure etorkizunerako erabagigarria dan boladea da hau eta bakotxak beretik eta komunidade moduan bultza eginez euskaldunok asmau behar dogu.

Sr. Chinarro, Adrian eta Claude VonStroke apirilaren 15eko 'Art After Dark' saioan, Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2016-04-14 10:12   Musikea

Hilebetean behin, barikuetan, eta joan dan 2008ko urriaren 31tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoan musikea eta artea buztartzen dituan gaueko programea da Art After Dark, Fever klubaren laguntzinoagaz atondua. 

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bilboko Udalaren Ideak Martxan Lehiaketeak gazteek bultzatutako 8 ekimen saritu ditu

Bizkaie! 2016-04-13 15:41   Kulturea

Danetara, 28 ekimen aurkeztu dira lehiaketara eta sarituak aukeratzeko zenbait alderdi balorau dira: bideragarritasuna, kalidadea, barritzailea izatea edo ekimenaren eragina. Edizino honetan, Bilboko Udalak sartitutako ekimenak hainbat arlotakoak dira: poesia, musikea, ondare arkitektonikoaren zabalkuntzea, gizarte-gaien inguruko sensibilizazinoa edo jasankortasuna.

Munduko inprobisatzaileen eta bertsolarien arteko topaketak, apirilean eta garagarrilean

Bizkaie! 2016-04-13 15:06   Bertsolaritzea

Mintzola fundazinoak eta Donostia 2016k alkarlanean sortutako proiektua da Europa bat-batean, inprobisazinoa erabilten daben munduko tradizinoak ezagutzeko. Apirilaren 16tik 23ra Euskal Herrian ibiliko dira bertsolariak eta Sardiniako, Kurdistango eta Kataluniako inprobisatzaileak. Garagarrilean nazinoarteko topaketea egingo dabe Donostian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udalak 2016ko Aste Nagusia iragarriko dauen kartela hautatzeko lehiaketea deitu dau

Bizkaie! 2016-04-13 13:35   Kulturea

Bilboko Udalak, apirilaren 29ko eguerdiko 13:30ak bitartean zabalik izango dau 2016ko Aste Nagusia iragarteko kartela hautatzeko lehiaketan lanak aurkezteko epea. Aurten, Jai Batzordeak, kartela hautatzeko deialdia hilebete aurreratu dau aurreko edizinoakaz konparauta eta arrazoia da irudia denpora tarte luzeagoan erabili ahal izatea.

Asier Serrano eibartarrak irabazi dau Xabier Lete Poesia Saria

Bizkaie! 2016-04-13 11:45   Kulturea

Asier Serranok (Eibar, 1975) oraintsu Irun Hiria poesia lehiaketea irabazi eban Ate osteko itzalak lanagaz eta orain, barriz, Xabier Lete III. poesia saria Linbotarrak lanagaitik.

Euskadiko ikasle bat lehenengoz lehiatuko da Nazinoarteko Matematikako Olinpiadan

Bizkaie! 2016-04-13 10:41

Martín Ortiz Bilboko Eskolapioak ikastetxeko ikasleak bigarren urrezko dominea irabazi dau Estaduko 52. Matematikako Olinpiadan eta, ondorioz, garagarrilean Hong Kongen (Txina) jokatuko dan Nazinoarteko 57. Matematikako Olinpiadan parte hartuko dauen Espainiako taldeko kide izango da.

Zidarrezko Euskadi Saria emongo deutsie Gipuzkoako liburu-dendek Alaine Agirreri

Bizkaie! 2016-04-13 10:38   Kulturea

Maiatzaren hasikeran egingo dan Literaktum jaialdiaren harira, 2015eko liburu aitagarrienak aukeratu ditue Gipuzkoako liburu-saltzaileek. Euskerazko atalean, Alaine Agirreren X hil da nobelea aukeratu dabe eta, hortaz, idazle bermeotarrari Zidarrezko Euskadi saria emongo deutsie. Gaztelaniazko atalean, James Rhodes-en Instrumental saritu dabe.

Kaleko kulturea ardatz, Break On Stage jaialdia egingo dabe zapatuan Bilbon

Bizkaie! 2016-04-12 15:07   kulturbiz

Aurreko urteetan legez, Miribilla auzoko Bilbao Arena pabilioiak hartuko dau Break On Stage, kultura urbanoen nazinoarteko jaialdia zapatuan, apirilak 16. Arratsaldeko 19:00etan hasita, jantzea, musikea eta kirola buztartuko ditue 20 ikuskizun baino gehiagotan. Munduko break-dance emonaldirik onenaren saria irabazi dauen Arcopom Crew taldea izango da saioko izar nabarmenena.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gaueko zinema maratoi eta guzti inaugurauko dabe FANT jaialdia maiatzaren 6an

Bizkaie! 2016-04-12 13:40   Barriak

Fantasiazko eta beldurrezko zinemaldia da FANT eta, urtero legez, genero horretako nazinoarteko film aitagarriak ekarriko ditu Bilbora. Inaugurazino ekitaldia maiatzaren 6an egingo dabe eta gau horretan proiekzino berezia egongo da. Narciso Ibañez Serradorrek telebistarako sortutako lanak, La Aventura Audiovisual banatzailearen zikloa eta abar be egongo dira, maiatzaren 13ra arteko programazinoan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

EHUren Udako Ikastaroetan gai ugari landuko ditue

Bizkaie! 2016-04-12 11:21   kulturbiz

EHUren Udako Ikastaroen 35. edizinoan, eskaintzea zabalduko dabe, unibersidadearen plan estrategikoak jasoten dauenari kasu eginaz. Ohiko moduan, alor ugaritako ikastaroak, mintegiak eta abar dagoz aukeran, 180 jarduera guztira. Une honetan interes handiena sortzen daben gaietan arretea ipini dabe. Izena emoteko epea zabalik dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nazinoarteko 406 ikertzaile gazte aurkeztu dira Ikerbasquek EAEn lan egiteko egin dauen deialdira

Bizkaie! 2016-04-12 11:00   Kulturea

Ikerbasque Zientziaren Euskal Fundazinoak gazte talentuei zuzendutako Research Fellow programearen bosgarren deialdia zarratu barri dau, eta harrerea upealakoa izan da nazinoarteko komunidade zientifikoan, 406 ikertzaile aurkeztu baitira Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikerketa zentro eta unibersidadeetan lan egiteko eskaintzen diran 15 lanpostuetarako

Euskaltzaindiaren eta EHUren arteko lehenengo mintegia egin dabe Bilbon

Bizkaie! 2016-04-12 10:36   Euskerea berbagai

Ikerketea bultzatzeko asmoz eratu dabe mintegi hori. EHUko Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia masterreko eta doktorego programako ikasleei zuzendutako topaketea izan da. EHUko ikasleek praktikak Euskaltzaindian egin ahal izateko lehenengo pausua izan da. Bilbon egin dabe mintegia, Euskaltzaindiaren egoitzan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Noites do Fado zikloak bost emonaldi eskainiko ditu Bilbon apirilaren 20tik aurrera

Bizkaie! 2016-04-11 15:46   Musikea

V. Noites do Fado ziklorako Bilboko BBK Salak klasizismoa eta abangoardia batzen dituan programazioa atondu dau. Bosgarren urteurrena ospatzeko jaialdi hau apirilaren 20an hasi eta bagilaren 15ean amaituko da. Kontzertuak arratsaldeko 20:00retan hasiko dira.

Expoesia, poesia esperimentalaren biurtekoa, egingo dabe Bizkaiko sei udalerritan

Bizkaie! 2016-04-11 15:19   Kulturea

Euskadiko olerkigintza espermentalari lekua egiteko asmoz antolatu dabe Expoesiaren bosgarren ekitaldia. Arte-erakusketak, eztabaidarako mahaiak, bideo-proiekzinoak, errezitalak, liburuen aurkezpenak eta abar egongo dira. Aurtengo edizinoa dozena bat lekutara helduko da, tartean Bizkaiko sei udalerritara: Basauri, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Gernika-Lumo eta Bilbo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Izar Mendiguren aukeratu eban publikoak Ozaetako oholtzapetik

Bizkaie! 2016-04-11 14:53   Bertsolaritzea

Ozaetan jokatu zan Oholtzapetik Entzulea Epaile egitasmoaren 1. kanporaketea eta entzuleek Izar Mendiguren aukeratu eben Legutioko finalean kantetako.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketan izena emoteko epea apirilaren 11tik maiatzaren 12ra

Bizkaie! 2016-04-11 14:01   Musikea

Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak 28. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketeari jagokon deialdia egin dau. Ohikoa dan legez, hiru musika kategoria dagoz: Pop-Rock Rock, Metal eta Elektronika & Beste Joera Batzuk .

Rafael Moneok Espainiako Arkitektura Sari Nazionala irabazi dau

Bizkaie! 2016-04-11 11:41   sariak-autortzak

Rafael Moneo arkitekto nafarrak 2015eko Espainiako Arkitektura Sari Nazionala irabazi dau, epaimahaiak nabarmendu dauenez, nazinoarte mailan aintzat hartutako haren lanaren kalidadeagaitik, Arkitekturearen pentsamenduari eginiko ekarpenagaitik eta mundu osoko unibersidadeetan eginiko irakasle lanagaitik.